MICE

'Mice'

Diskoetxea: Gakobeltz.

2017ko abenduaren 3a
00:00
Entzun
Hainbat taldetan ibili ondoren bakarkako proiektua du MICE Miren Narbaiza musikari eibartarrak, eta izen bereko lehen diskoa argitaratu berri du. Rock klasikoa nagusi den honetan, folk doinuak bazter guztietatik ageri zaizkigu, eta psikodelia eta esperimentaziorako lekua ere badela ikusi dezakegu. Napoka Iriako Mirenen bila dabilenak ez du hura aurkituko, edo agian bai, baina baita Joseba B. Lenoirrekin, Drumkoptersen, Perlaken edota Dual Spliten aritzen dena ere, guztietatik edan baitu. Baina besteekin konpartitutako horien antzik ez duen lana erditu du honakoan. Lan intimoa bezain zabala, eta gozoa bezain zakarra da lehen disko hau, iluna baina gustuz eginikoa, eta nortasun handikoa. Hau hasi besterik ez da egin!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.