Musika. Passepartout

'Sinergia'

Argitalpena: Autoekoizpena.

2018ko ekainaren 3a
00:00
Entzun
Hamabi abestik osatzen dute Passepartouten lehen lan luzea, Sinergia, eta, izenburuak ongi adierazten duen bezala, sinergiaz betea da, bakoitzak berea jo beharrean elkarrekin jarduten lan osoago bat lortu baitute, eta talde izaera nabarmen sentitzen eta sentiarazten dute. Rock alternatiboko doinuz, pop eta indietik gertu batzuetan, baina batez ere melodia itsaskorrez beterik dago diskoa. Batzuetan buruak astintzera eta beste batzuetan dantzan hastera, edota ohean etzanda argia itzalita entzutera gonbidatzen gaituzten abestiak dira. Gaur-gaurko musika eta hitzez sorturiko lana da, eta, era berean, publiko zabal batera iristeko modukoa; rock, pop edota folk zaleak aseko dituena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.