LEGEAK

2018ko azaroaren 8a
00:00
Entzun
Espainiako Gobernuak ogiaren dekretu berrian zehaztu nahi dituen kontzeptu nagusiak

Ogi arrunta. Ogi zuriak.

Ogi beltza. Erabilitako irin guztia denean osoa.

Ogi espeltaduna edo zekaleduna. Irin guztiaren erdiak izan beharko du espelta edo zekale irina.

Oloarekin, artoarekin, garagarrarekin edo kinoarekin egindako ogia. Horien kasuan, irin guztiaren %20 izatea nahikoa da izen hori erabili ahal izateko.

Orantza. Legamia naturala edo orantza zer den definituko du: «Gari irina edo beste zereal batekin edo batzuekin egindako irina urarekin nahastuta, gatzarekin edo gabe, eta bat-batean hartzitua».

Eskuz egindako ogia. Ogia egiteko prozesuan eskuz egindako lanak pisu handiagoa izan beharko du lan mekanikoak baino.

Frantziako Gobernuaren 1993ko dekretuak zehaztutakoak

Etxeko ogia. Saltzen den leku berean osorik egin diren ogiak. Prozesu guztia okin berak egin badu, erabil dezake izen hori modu ibiltarian saltzen badu ere.

Tradizio frantziarreko ogia. Gatzarekin, edateko urarekin eta ogi irinarekin egindako masa egosia, gehigarririk gabea, eta izoztu ez dena.

Ogi legamiaduna. Honako legamiarekin egindakoa:gari edo zekale irinarekin, urarekin eta gatzarekin nahastuta, eta modu naturalean hartzitua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.