Albistea entzun

Donostiako ez-jaiak

Ez abordatzerik, ezta su festarik ere aurtengoan

Donostiako Piratek Piraten Setioa prestatu dute astelehenerako. Egitarau guztia egun bakarrean bilduko da. Donostiako udalak abuztu osorako ekintzak prestatu ditu: abuztuaren 8an hasi eta 31ra arte.
Onintza Mokoroak iaz hartu zuen kanoia jaurtitzeko ardura, aitari lekukoa hartuta.
Onintza Mokoroak iaz hartu zuen kanoia jaurtitzeko ardura, aitari lekukoa hartuta. JAGOBA MANTEROLA / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Amaia Jimenez Larrea -

2020ko abuztuak 8

Euskal Herriko beste hiriburuetan bezala, aurten Donostian ere ez da Aste Nagusirik izango. Festa giro jendetsua alde batera utzi beharra dago, tentuz eta arduratsu jokatzea beharrezkoa da.

Ideia honetatik abiatuz, Donostiako Piratek bizi den egoerara moldatutako egitarau bat prestatu dute aurtengo Aste Nagusirako. Piraten Setioa, ohiko Aste Nagusiaren alternatiba gisa. Egun bakarrera mugatu dute egitarau guztia. Piratek argi dute euren aldetik egitarau handi bat antolatzea ez litzatekeela arduratsua izango, eta, beraz, abuztuaren 10ean egingo dira ekintza guztiak. Aurten Donostiako piraten jaietan hain garrantzitsua den Mattiren pertsonaia tabernarien esku geratuko da, une gogor hauetan egiten ari diren lana eskertzeko asmoz.

Piraten hastapenen lekuko izan zen Donostiako alde zaharreko Trinitate plaza, eta han egingo dira jarduera guztiak. 12:00etan hasiko dira, haurrentzako ikuskizun batekin. Arratsaldean, 16:00etan J Martina taldearen kontzertua izango da, eta 19:00etan bertso musikatuak. Amaitzeko, Izan Pirata dokumentala emango dute 22:00etan.

Jaia segurtasunez aurrera eraman ahal izateko, ekitaldi guztietara aurrez hartutako sarrerarekin joan beharko da. www.donostiakopiratak.eus webgunean edo Pandora, Platero, Zulo zahar eta Belfast tabernetan, dohainik. Maskara erabiltzea derrigorrezkoa izango da, lekuak aurretik antolaturik egongo dira eta gel hidroalkoholikoa izango da sarreran.

Gaurko manifestazioa deitu dute Piratek 12:00etan Kristinaenea parkean, Donostiako gainontzeko jai batzordeekin batera, jai herrikoiak defendatu eta aldarrikatzeko asmoz.

Abuztua Donostian

Donostiako Udalak abuztuaren 8 eta 31 bitartean jarduera andana prestatu ditu. Hiriburuko auzoetan, bertsolariak, kontzertuak, txarangak, kirol tailerrak, haurrentzako ikuskizunak, dantza emanaldiak, txistularien alardea, herri kirolak...luzea da zerrenda. Ekintzetara joan ahal izateko, aurretik izena eman beharko da www.abuztuadonostian.eus webgunean, eta indarrean dauden segurtasun neurriak bete.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Giro atsegina sortu zen Ziburuko plazako karparen azpian. ©GUILLAUME FAUVEAU

Euskarari plaza, elkarlanean

Ekhi Erremundegi Beloki

Jende andana elkartu da Ziburuko IV. Euskal Disko eta Liburu Azokan. Euskarak Lapurdi kostaldean plaza hartzeak duen garrantzia azpimarratu dute antolatzaileek.

 ©ANDONI CANELLADA / FOKU

«Egunero galdetu behar da jendea zer moduz dagoen, ez COVID garaian soilik»

Ane Insausti Barandiaran

Adinekoen aldarriak ezkutuan geratzen direla salatu du Berriotxoak. Besteak beste, eskatu du zaintzan bizitza osoa eman duten emakumeen pentsioak igotzeko, baliabide gehiago jartzeko, eta zaintza sistema publikoa eta integrala izateko.
Euskal Herriko gazteek gehiago erabiltzen dute Instagram Whatsapp baino. ©ANDREJ CUKIC / EFE

Instagram da euskal gazteek gehien erabiltzen duten sare soziala

Urtzi Urkizu

Ikusiker lanaren arabera, Euskal Herriko gazteen hamarretik bederatzik erabiltzen dute Instagram

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.