3. Katapulta erakustaldia bihar eta etzi, Tabakaleran

Erredakzioa
Donostia
2018ko abenduaren 28a
00:00
Entzun
Sortzaileen 3. Katapulta Erakustaldia egingo dute asteburuan Tabakaleran (Donostia). Bihar, 10:30etik 14:30era bitartean, Angel Aldarondo, Izebene Oñederra, Kote Camacho, Aitor Oñederra Agirre eta Dei Gaztelumendi arituko dira Tabakalerako Z aretoan, animaziogintzaz. Arratsaldean,16:30etik 20:00etara, Ane Pikazak, Iñaki Altolagirrek, Aitor Ruiz de Eginok, Alicia Martin Lopezek eta beste hainbat artistak hartuko dute eraikineko plaza.

Etzi, 12:00etatik 14:00etara, Natxo Monteroren eta Aritz Lopezen dantza lanak ikusi ahalko dira Nestor Basterretxea plazan. 16:30etik 20:00etara, Primatium, Cuando las cobras cosan sentido eta Schrodinger-en katua antzezlanen txanda izango da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.