Podemosen udalerri mailako bozak, zabalik

2014ko abenduaren 27a
00:00
Entzun
Atzo hasi eta hilaren 31ra arte, udalerrietako herri kontseiluetako buruzagiak hautatzeko barne hauteskundeak egingo ditu Podemosek. Edonork eman dezake botoa, Internet bidez (www. podemos.info). Hego Euskal Herrian 49 herritan osatuko dituzte herri kontseiluak: Bizkaian, 22 herritan; Gipuzkoan, 8tan; Araban, 3tan; eta Nafarroan, 16tan. Zenbait herritan hautagaitza bakarra aurkeztu da; Bizkaian, adibidez, hamalau udalerritan gertatu da hori. 11.100 kide inguru ditu Podemosek Hego Euskal Herrian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.