Ardogintzaren krisia, Errioxatik harago

2023ko martxoaren 19a
00:00
Entzun
Errioxa sor-markatik harago, krisia ardogintza sektore osora ari da hedatzen. Kontsumoa jaitsi egin da azken urteetan mundu osoan, eta aurreikuspenek diote are gehiago murriztuko dela urte gutxiren buruan. Bada, sektoreak kezkaz begiratzen dio etorkizunari.

Nafarroa jatorri deituraren kasuan, eta merkatua Errioxaren desberdina bada ere, haiek ere nabaritu dute kontsumoan izan den jaitsiera. Ekoizpena nabarmen handitu dute azken bi hamarkadatan, eta badakite zer den saldu ezinik aritzea. Upategi batek baino gehiagok ohartarazi du mahastiak kendu beharraz, hain zuzen ere.

Frantzian ere hasi dira mahastiak kentzen. Parisek 57 milioi euroko laguntzak eman dizkie Bordeleko mahastizainei eta upategiei, 9.500 hektarea kentzeko. Eta beste 160 milioi euro emango dizkie bi urtean, biltegietan pilatua duten ardoa destilatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.