Oronozko eskola: uztartze lanetan

Garikoitz Goikoetxea.
2016ko urriaren 23a
00:00
Entzun
Zein euskara molde erabili gogoeta gai izaten dutela adierazi du Oronozko eskola publikoko (Nafarroa) irakasle Modesto Sansiñenak. Orain hiru urte, ikastaro bat antolatu zuten inguruko eskolen artean, nola jokatu jakiteko. Baztango Udalak argitalpen bat ere egin zuen erabilera argitze aldera. Sansiñenak azaldu du irakasleak inguruko herrietakoak direla. «Haurren mintzoa ez zaigu arrotza». Saiatzen dira hori kontuan hartzen, eta batuarekin osatzen.

Adinaren arabera desberdin jokatzen dute ikasleekin. «Sartzean, bertako hizkera erabiltzen dugu. Idatzian, mailetan gora doazela, estandarrera jotzen dugu, bertako lexikoarekin». Antzera jokatzen dute ikasmaterialekin ere: «Proiektuka lan egiten dugu, eta materiala geuk sortzen dugu, bertako lexikoarekin». Material osagarrietarako jotzen dute liburuetara eta halakoetara. «Hor bada denetik. Interesgarri da, beste euskalkiak ere ezagutzeko». Maisu-maistrak beste euskalki batzuetatik datozenean, zer? Ikastaroa ematen diete inguruko lexikoari eta erabilerari buruz. «Borondate ona edukitzen dute».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.