Ekainaren 24an egingo dituzte Athleticeko bozak

2022ko maiatzaren 12a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Jakina zen denboraldia bukatutakoan eginen zituela Athleticek presidentetzarako hauteskundeak. Ordea, data zehatza jakinarazi zuen atzo klubak: bazkideek ekainaren 24an izanen dute hurrengo presidentea aukeratzeko aukera, ostiralarekin, San Mamesen aurrenekoz. Hala, hasia da atzerako kontua.

Ezusterik ezean, bi hautagai izango dira. Ricardo Barkala Bilboko Portuko presidentea izango da bata, berak baieztatu zuenez. Bigarrena Vocento taldeko batzordekide Iñaki Aretxabaleta izanen da segur aski. Maiatzaren 26an irekiko da hautagaitzak aurkezteko epea, eta ekainaren 4an itxi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.