Albistea entzun

Koronabirusa. Jose Mari Gorroño. Gernika-Lumoko alkatea

«Kutsatutako gazte jendearen inguruak arduratzen nau gehien»

MARISOL RAMIREZ / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Andoni Rekondo Izagirre -

2020ko abuztuak 25

Gernika-Lumoko (Bizkaia) ez-jaien ondoren positiboek gora egin dute. Jose Mari Gorroño (Gernika, 1953) alkateak azaldu duenez, baliteke «transmisio komunitario» bat izatea.

Neurri bereziak hartu ziren herriko ez-jaietan?

Bai, neurri bereziak izan ziren. Eusko Jaurlaritzak eta Osakidetzak esandako guztiak zorrotz betetzeko prest geunden. Udaltzaingoa eta Ertzaintza elkarlanean aritu dira neurriak ahalik eta ondoena betetzeko. Hori horrela, iruditzen zait gaueko giroan ez zela gehiegikeriarik egon. Ostalariekin kontaktuan egon ginen, eta arazoak zituztenek deitu egin zuten. Bi dei jaso genituen, eta udaltzainak bertaratu zirenean, jendeak erraz ulertu zuen egoera.

Zein da kutsatuen profila?

Kutsatutako pertsona gehienak gazteak dira, 19-45 urte bitartekoak. Salbuespenak badaude, baina gehienak tarte horren barruan daude. Hala ere, iruditzen zait ez dela inori errua botatzeko garaia, elkarlanean aritzekoa baizik. Denok izan gara gazteak, eta badakigu nolako garaia den. Gazte horiek gehienak asintomatikoak izango dira, eta ez dute arazorik edukiko. Kutsatutako gazte jendearen inguruko pertsonek arduratzen naute gehien, denek dituztelako pertsona helduagoak inguruan.

Nork joan behar du PCR probak egitera?

Deialdia abuzturen 14tik 17ra parranda giroan egon zirenentzat da. Baina egun horietan gazteak eta helduak izan ziren kalean, eta jende horrek beste herritar askorekin dauka kontaktua. Horregatik diot eremua zabalagoa dela, eta jende gehiago joaten bada egoera hobea izango dela. Hala ere, Osakidetzak ezartzen dituen neurriak errespetatu behar ditugu, haiek dira adituak.

Kanpotik ere jendea joan zen egun horietan Gernikara. Inguruko udalekin kontaktuan jarri zarete?

Badakigu jende asko etorri zela egun horietan, gertukoak eta urrutikoak. Etorritako jendearen datuak biltzen saiatu gara, eta herri horietako udal talde edo alkateekin kontaktuan gaude. Garrantzitsua da pertsona horiei ere PCR probak egitea.

Gernikako herritarrak kezkatuta daude?

Hartuko diren erabakien zain daude. Konfinamenduak beldurtzen ditu gehien, baina nik ere ez dut uste horretara iritsi beharko dugunik. Guk Eusko Jaurlaritzaren eta Osakidetzaren aginduak betetzen ditugu, eta, hortaz, haien ardurak gureak ere badira. Hemen ezin da inor bere kabuz ibili; arazo hau denon artean konpondu behar dugu.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©BERRIA

Paul Bilbao: «Gaurko egunaren argazkia gorde beharko dugu euskararen historian»

Berria

Euskara Aurrera manifestazioa egin dute gaur Donostian, eta milaka lagun bildu ditu protestak

Biriatuko ordainlekua, artxiboko irudi batean. ©Andoni Canellada / Foku

21 urteko bi gazte hil dira errepide istripuan A-63an

Berria

Goizean gertatu da ezbeharra, Biriatuko ordainlekutik gertu.

Idoia Torregarai, Kepa Sarasola eta Jose Ramon Etxebarria, UEUko hiru belaunaldi. ©IÑIGO URIZ / FOKU

Mende erdia utopiaren xerka

Gotzon Hermosilla

UEU Udako Euskal Unibertsitateak gaur ekingo die Udako 50. Ikastaroei. Mende erdi honetan lan handia egin du goi mailako jakintza euskaraz garatzeko. Ikerkuntza da etorkizuneko ildoetako bat

 ©Endika Portillo / Foku

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.