Txinaren arabera, ez du baserik ezarriko Salomon Uharteetan

Uhartediko oposizioak kezka agertu du, Pekinekin egindako ituna zertarako baliatuko duten

Igor Susaeta.
2022ko apirilaren 29a
00:00
Entzun
Txinak eta Salomon Uharteek segurtasun lankidetzako akordio baten berri eman zuten lehengo astean. Egun batzuk geroago, aurreko igandean, ohartarazpen bat egin zuen Scott Morrison Australiako lehen ministroak: Pekinek Asia-Pazifikoko uhartedi horretan base militar bat ezartzea «marra gorri bat» litzateke. Eta atzo iritsi zen Txinaren erantzuna. Bloomberg agentziaren arabera, Defentsa Ministerioko bozeramaile batek ukatu egin zuen asmo hori dutenik, kazetarien aurrean egindako agerraldi batean. «Albiste faltsuak dira».

Dokumentu batean jaso zutenez, itunak zera ekarriko du, besteak beste: «Ordena sozialari eustea, herritarren segurtasuna bermatzea, hondamendi naturalei aurre egiteko laguntza ematea». Itunak mesfidantza eragin du.

Malaita da Solomon Uharteetako eskualderik handiena. Hango lehengo ministro Daniel Suidaniren aholkulari batek The Guardian-i esan dio kezkatuta daudela, iruditzen baitzaie herrialdeko lehen ministro Manasseh Sogavarek asmo jakin baterako baliatu dezakeela akordioa: Txinako militarren laguntzarekin disidentzia isilarazteko eta agintean gotortzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.