Hamar bakarlari hiru hankako agertoki batean

Redstone jaialdiak Iruñeko Katakrak, Bilboko Bira eta Durangoko Plateruena zeharkatuko ditu

itziar ugarte irizar
2020ko urriaren 7a
00:00
Entzun
Ondarroan (Bizkaia) jarri zuten martxan Redstone musika jaialdia, duela bost urte, eta iaz bota zituen erroak kanpora estreinakoz: Iruñeko Katakrakera eta Bilboko Bira aretora. Aurten, edukiera mugak direla eta, Ondarroan ez da izango saiorik, baina hiru hankako agertoki modura funtzionatuko du jaialdiak bigarrenez, Durangoko Plateruenak hartuta haren lekua.

Hamar bakarlari ariko dira jaialdian, hamarrak Iruñean, Bilbon eta Durangon. «Zirkuitu» modura funtzionatuko du, Hedoi Etxarteren esanetan. Katakraken emango diote hasiera, hain zuzen, heldu den asteartean, hilaren 13an, Raitx eta Joseba B. Lenoirrekin. Binaka ariko dira beste musikariak ere bertan: Maite Larburu eta Petti (urriak 27), Eneritz Furyak eta Jon Gurrutxaga (azaroak 10), Gaizka Insunza eta Pelax (azaroak 24) eta Joseba Irazoki eta Mice (abenduak 15).

Hurrengo astean hasiko dira jaialdiarekin Biran eta Plateruenan ere, Eneritz Furyaken (urriak 14) eta Raitxen (urriak 16) eskutik, hurrenez hurren. Eta urte amaiera arte ibiliko dira itzulian besteak ere. Haien maila handia eta aniztasuna azpimarratu ditu Etxartek: «Puntako musikariak dira, eta ez aski ezagunak gehienetan».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.