Erreakzioak

2014ko apirilaren 10a
00:00
Entzun
Michael Matthews Orica-Greenedgeko txirrindularia

«Talde guztia lanean aritu da egun guztian; nire ondoan egon dira, eta Gerransek bikain prestatu dit esprinta. Lanik errazena egokitu zait gero niri, azkeneko 200 metroetan den-dena ematea».

Ruben Fernandez Caja Ruraleko txirrindularia

«Momentu bakar batean ere ez dut pentsatu etapa irabaz nezakeenik. Nirekin jolasean ibili da tropela, eta egur handia hartu dut. Baina saiatu naiz, gutxienez. Etzi [bihar] erasora joko dut berriz».

Alberto Contador Tinkoff-Saxoko txirrindularia

«Behin ihesaldia sortuta, trantsizio eguna izan da. Oso etapa garrantzitsua da Arratekoa, eta asko gustatzen zait. Ziur nago Valverde saiatuko dela. Bigarren maila batean utziko dut etapako lehia».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.