Erreakzioak

2014ko apirilaren 12a
00:00
Entzun
Ben Swift Skyko txirrindularia

«Hasiera-hasieratik, oso gogorra izan da eguna, eta azken bi igoeretan muga-mugan ibili naiz aurrekoen erritmoari eusteko. Hiru txirrindulari bakarrik joan dira aurrera, denak larri zebiltzala uste dut, eta atzean BMCko hiru zeuden lanerako. Jaitsierarekin, amaiera ona izan da niretzat».

Alberto Contador Tinkoff-Saxoko txirrindularia

«Itzuli honetan katuaren eta saguaren jolasean gabiltzala ematen du. Valverde eta biok aurrera joan gara gaur [atzo], baina haizeak gogor jotzen zuen aurrez aurre, eta Omegako txirrindularia gurpilean geneukan gainera. Gogorra da azken erlojupekoa, eta bizi-bizirik dago lasterketa».

Alejandro Valverde Movistarreko txirrindularia

«Zaila izan arren, saiatu beharra zegoen erasoa jotzen, baina haizeak gogor jotzen zuen aurrez aurre, eta ezinezkoa izan da. Azkenean esprintari itxarotea erabaki dugu, baina ezin izan diot aurrea hartu Swifti. Gogorra da erlojupekoa, zaila eta luzea, baina ni ondo nago. Saiatuko naiz, behintzat».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.