Noiz sortua: 2018-05-29 00:30:00

Salaketa bat jarri dute Evaristoren kontra, Polizia iraintzea leporatuta

Gatillazo taldeko abeslariaren aldeko elkartasun olde bat zabaldu da sare sozialetan. 100 eta 600 euro arteko isuna jar diezaiokete
Evaristo Paramos, artxiboko irudi batean.
Evaristo Paramos, artxiboko irudi batean. JON URBE / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Erredakzioa -

2018ko maiatzak 29

«Policías, sois unos hijos de puta» (Poliziak, putaseme batzuk zarete). Jerez de la Fronteran (Espainia) egindako Primavera Trompetera jaialdian emandako kontzertuan bota zuen esaldia Evaristo Paramosek, Gatillazo taldeko abeslariak; saioaren amaieran, hain zuzen ere. Berehala, guardia zibilak joan zitzaizkion, identifikatzera, eta, gerora jakin denez —Guardia Zibilak berak Twitter bidez adierazita—, salaketa jarri zioten, Herritarren Segurtasunerako Legearen —Mozal legea deitzen zaio— ustez 37.4 artikulua urratzeagatik. Artikulu horrek segurtasun indarrei errespetua galtzea aipatzen du. 100 eta 600 euro arteko isuna jaso lezake horregatik.

Larunbatean albistea zabaldu zenetik, La Polla Recordseko abeslaria izan zenarekiko elkartasun mezuak zabaldu dira sare sozialetan, eta ez dira gutxi talde haren kantuak zabaldu dituztenak. Ordezkari politikoek ere salatu dute gertatutakoa. Hala, EH Bilduk, kantariari ez ezik, «euren kantuen bidez sistema kritikatu eta horren ondorioz mehatxupean dauden artista guztiei» helarazi die bere elkartasuna, eta, atzo bertan, Jon Inarritu senatariak La Pollaren kanturen bat ekarri zuen gogora Felipe VI.a Espainiako erregeari buruzko galdera batean. Pablo Iglesias Podemoseko idazkari nagusiaren iritziz, berriz, Evaristorekin gertatutakoak «demokraziaren usteltzeaz hitz egiten du». Txalaparta argitaletxeak ere elkartasuna adierazi dio abeslariari, eta haren ideiak zabaltzen segituko duela gaineratu du. Musikariak idatzitako Por los hijos lo que sea liburuaren argitaratzailea da Txalaparta.

PDLI Informazio askatasunaren defentsarako plataformak, bestalde, salaketa ez tramitatzeko eskatu die Espainiako Gobernuak Andaluzian duen ordezkariari eta Cadiz probintziako ordezkariordetzari. Haren iritziz, punk musikari lotuta doaz sistemaren ordezkarien aurkako hitzak: «Punka ez litzateke punka Poliziaren eta Guardia Zibilaren kontrako hitz lodirik gabe. Punkak Sistemaren aurka egiten duelako. Adeigabe guztiei isunak jartzen hasten badira, salaketa inprimakirik gabe geldituko dira». Horrekin batera, PDLIk Mozal legea indargabetzeko eskatu du.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Ekainaren 5ean eguneratua. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan hiru lagun hil dira COVID-19 gaitzaren eraginez. Hamalau positibo atzeman dituzte PCR probekin, eta ez dute gaixorik ospitaleratu. Euskal Herrian 29.723 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.089 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Ertzaintzaren kontrol bat, Kantabriako (Espainia) mugan. ©Aritz Loiola / Foku

Beste hiru pertsona hil dira COVID-19ak jota

Berria

Hamalau pertsonak eman dute positibo Hego Euskal Herrian PCR proban. Ez dute inor ospitaleratu, eta pertsona bat atera dute zainketa intentsiboen unitatetik.

Herritarrak paseoan, Donostiako Ondarreta hondartzaren ondoan. ©JON URBE / FOKU

Hirugarren fasera igaroko da Hego Euskal Herri guztia

Ainhoa Larretxea Agirre

Hirugarren fasetik aitzinera, autonomia erkidegoetako lehendakariek izango dute erabakiak hartzeko eskumena. Alarma egoera bukatu arte, etenda egongo dira Nafarroaren eta EAEren arteko joan-etorriak. Nafarroan elkarte gastronomikoak irekiko dituzte, baina tabernetako barrek itxita jarraituko dute. Jaurlaritzak bihar emango ditu hirugarren faseari buruzko azalpenak.

Arroabeko haur eskola, artxiboko irudi batean ©urola kostako hitza

Partzuergoko haur eskolak ekainaren 22an irekiko dituztela jakinarazi diete sindikatuei

Irati Urdalleta Lete

LABek plantorako deia egingo du, «prebentzio plan egokia» adostu ezean.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna