Hondarribia eta Mutriku, atzoko garaileak

2022ko abuztuaren 7a
00:00
Entzun
Beste bi estropada ere jokatu zituzten atzo, biak Ondarroan. ETE ligakoan, Hondarribiak beste bandera bat astindu zuen, sailkapeneko lehen postua sendotzeko. Hibaika izan zen bigarren, eta Zumaia hirugarren. Nagusian, Errenteriakoak daude bigarren, eta Deustu da hirugarren. Gaur, beste jardunaldi bat izango dute, Hondarribian (10:00).

KAE 2 ligako estropadan, Mutrikuk sasoiko lehen bandera irabazi zuen, Lapurdi liderraren eta Donostiarraren aurretik. Sailkapenean, Lapurdik segitzen du buruan. Gaur, Errenterian ariko dira (12:30). KAE 1 ligakoek, berriz, Hondarribian dute estropada (11:30).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.