Opera errotuz Donostian

2017-2018ko denboraldiko opera aurkeztu du Opus Liricak. Lau emanaldi izango dira: bi opera, opera-ikuskizun bat eta kontzertu bat

Cincinnati Symphoni orkestra, Kursaalean. MUSIKA HAMABOSTALDIA/IÑIGO IBAÑEZ.
itziar ugarte irizar
Donostia
2017ko irailaren 1a
00:00
Entzun
«Hiru urtetako lan handi eta gogorraren ondoren, lortu egin dugu. Amets hau bete egin zenlehen denboraldiarekin, eta, orain, aurrera daramagun denboraldi honekin Donostian operafinkatzea lortu dugu». Sortu eta hiru urtera Opus Lirica konpainia zein aldartetan dagoen azaltzeko, ez dago asko gehitzerik Chomin Martin presidenteen hitzei. Pozik da konpainia egitasmoak hartu duen bidearekin —orain arteko emanaldien artean, La Traviata eta Carmen operek Kursaala lau gauez bete izana aipatu dute—. Datozen hilabeteei begira, bigarren denboraldia aurkeztu dute; urritik ekainera bitarte iraungo du, eta, orotara, lau emanaldi izango dira: opera bi, eta kontzertu eta opera- ikuskizun bana.

Lauretan lehena opera-ikuskizuna izango da. Urriaren 27an izango da Kursaaleko Auditoriumean, eta Arkaitz Mendoza donostiarrak zuzenduko du Opus lirica Orkestra. Ainhoa Garmendia konpainiako zuzendari artistikoak aurreratu duenez, «konpainiak aurretik egindako zazpi operen oroitza izango da; beren une onenen aukeraketa bat emango dute bakarlariek, orkestrak eta abesbatzak».

Martxoan etorriko da hurrengo saioa; hilaren 2an eta 4an, hain zuzen. Giacomo Pucciniren La bohème eskainiko dute, Kursaalean hau ere. Garmendiak aipatu duenez, «aktore talde gazte eta fresko batek» hartuko du agertokia Pucciniren maisulana interpretatzeko.

Berrikuntza, Orfeoia

Donostiako Orfeoiaren parte hartzea izango da denboraldi honetako berrikuntzetako bat. Opus Liricarekin batera emango du kontzertua Orfeoiak, hainbat bakarlarirekin. Orfeoiak, Opus Liricak bezala, «hemengo kalitatearen alde» egiten duela aipatu du Martinek, eta produkzio «erabat euskalduna» izango dela azpimarratu du. Orfeoia «artistikoki hiriko bitxietako bat» dela ere esan du presidenteak. Kursaleean izango da hori ere, apirilaren 19an.

Operarekin itxiko dute 2017/2018 denboraldia: Christoph Willibald Glucken Orfeo ed Euridice lanarekin. Arabako Arké konpainia arduratuko da emanaldia ontzeaz. Viktoria Eugenia antzokian izango da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.