Hurrengo organo konstituziogilea ere, parekidea

2022ko irailaren 14a
00:00
Entzun
Irailaren 4ko plebiszitutik egun gutxitara, Txileko alderdi nagusiak hasi dira diseinatzen hurrengo prozesua. Biltzar Konstituziogilearen proposamena atzera bota bazuten ere, Cadem etxeak dio herritarren %67k konstituzio berri bat nahi dutela 1980koa ordezkatzeko. Prozesua Kongresuan ari dira bideratzen, eta astelehenean bigarren bilera egin zuten. Hor adostu zuten jada organo konstituziogilea parekidea izango dela, eta herritarrek zuzenean hautatuko dituztela konstituziogileak. Aditu batzorde bat ere egongo da, aurrekoan ez bezala, eta osatzen duen proposamena plebiszitu batean bozkatuko dute herritarrek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.