EGUTEGIA

2019ko uztailaren 26a
00:00
Entzun
Iragan apirilaren 28an egin zituzten Espainiako Kongresurako hauteskundeak, eta Felipe VI.a errege eta estatuburuak iragan ekainaren 6an agindu zion Pedro Sanchezi gobernua osatzeko ardura hartzeko. Lehen inbestidura ahaleginak huts egin ondoren, honako hauek dira hemendik aurrerako epeak:

Irailak 23

Gehieneko epea. Ez Sanchezek ez beste inork ez badu lortu presidente izateko babesa egun horretarako, Gorteak desegin egingo dira, eta indarrean sartuko da beste hauteskunde batzuetara deitzeko errege dekretu bat.

Irailak 25

Atzerako kontua. Estatuko Aldizkari Ofiziala irailaren 24an argitaratuko denez, 25ean hasiko da hauteskundeetarako 47 eguneko atzerako kontua.

Urriak 24

Kanpaina. Hauteskunde kanpaina hasiko litzateke urriaren 24ko gauerdian.

Azaroak 10

Kanpaina. Deialditik 47 egun beteta, Gorteetarako hauteskundeak eginen lirateke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.