Eusko Jaurlaritzak ez du Maite Iturbe kargutik kenduko

2017ko martxoaren 8a
00:00
Entzun
Egunotan, PPk eta Ciudadanosek Maite Iturbe EITBko zuzendari nagusia kargutik kentzeko eskatu dute, baina Eusko Jaurlaritzak ziurtatu du ez duela halakorik egiteko asmorik. «Erabaki asko hartu dira, eta EITB prest azaldu da hartu beharreko neurriak hartzeko halakoak errepika ez daitezen», esan du Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak. EITBko LABek, aldiz, neurriak hartzeko exijitu du, «zentsura gehiago ez onartzeko». Zuzendaritzari esan dio ez amore emateko presioei, eta alde batera uzteko «zentsurarako edozein keinu». Sindikatuak elkartasuna adierazi die Euskalduna naiz, eta zu? saioko langileei eta kolaboratzaileei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.