San Juanek hautsi egin du Euskotren ligako buruko berdintasuna

Aitor Manterola Garate.
2014ko uztailaren 27a
00:00
Entzun
San Juan eta Hibaika berdinduta zeuden Euskotren ligako buruan atzo Getxon jokatu zen estropadaren aurretik: hamalauna puntu. Atzoko lanak bukatuta, San Juan bakarrik da lidergoan, estropadan irabazi egin zuelako. Erraz antzean irabazi ere, denborak kontuan hartzen badira. Bost segundo atera zizkion Hibaikari, aurkari gogorrena duen horri, eta atzerago geratu ziren Zumaia eta Meira: hamabi eta hogei segundora, hurrenez hurren.

Bosgarren estropada zuten aurtengo ligakoa, eta hiru garaipen dauzka orain San Juanek, eta bi Hibaikak. Hor zegoen berdintasuna ere hautsi egin zen atzo. Iaz bezala, San Juan izan zen onena Getxon. Hasi orduko hartu zuen estropadaren burua, eta, lehen luzean, ez ziren izan gero egon ziren aldeak. Izan ere, ziaboga bakarrean, bi segundoan ziren San Juan, Hibaika eta Zumaia. Gaur zer gertatzen den ikusi egin beharko da. Zierbenan dute ligako seigarren jardunaldia atzoko lau traineruek (12:00, ETB1)

KAE 2 ligako seigarren estropada ere jokatu zuten atzo, Getxon, eta Deustu izan zen onena, Zarautzen aurretik. Gaur, Zumaian daukate beste estropada bat (12:00). Ordu berean, KAE 1 ligako seigarren jardunaldia izango da Lekeition (12:00). Zumaia da sailkapeneko buruan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.