Albistea entzun

Prentsa askatasunaren aldeko lana aitortu diote Maria Ressa kazetariari

Egunkarien Munduko Elkarteak elkartasuna adierazi dio Filipinetako 'Rappler' atariaren sortzaileari
Filipinetako Maria Ressa kazetaria, Prentsa Askatasunaren Urrezko Luma saria jasotzen.
Filipinetako Maria Ressa kazetaria, Prentsa Askatasunaren Urrezko Luma saria jasotzen. BERRIA Tamaina handiagoan ikusi

Urtzi Urkizu -

2018ko ekainak 9

WAN-IFRA Egunkarien eta Albiste Editoreen Munduko Elkarteak 70. biltzarra egin du asteon Cascais hirian (Portugal). Egunkarietako ordezkariek arreta berezia jarri dute «desinformazioaren» aurkako lanean eta «albiste faltsuen» zabalpenean. Prentsa Askatasunaren Urrezko Luma saria, berriz, Filipinetako Maria Ressa kazetariari eman diote, mundu osoko 700 egunkaritako editoreren aurrean. «Hedabide aitzindari bat da, eta benetan sinisten du kazetaritza ogibideak duen boterean», esan du Dave Callawayk, Editoreen Munduko Foroko presidenteak. «Elkartasuna adierazi nahi diogu Ressari, jasan dituen erasoengatik eta gorrotozko kanpainengatik», gaineratu du.

Ressak 30 urteko kazetaritza ibilbidea egin du Asian. CNNko Manilako eta Yakartako arduraduna izan zen urte luzez, eta Asiako Hego Ekialdeko terrorismoari buruzko ikerketa lanak egin zituen. 2012an, Rappler hedabide digitala sortu zuen. Egunkarien elkarteak salatu du Ressaren hedabideak eraso ugari jaso dituela 2016an Rodrigo Duterte Filipinetako Gobernuko presidente izendatu zutenetik. Aurten, urtarrilaren 11n, Filipinetako Merkatu Argitaratzeko baimena kendu zion batzordeak. Kazetari elkarteek adierazpen askatasunaren aurkako erasotzat jo zuten. Azkeneko hilabeteetan, Ressak Interneten mehatxu eta iseka ugari jaso ditu, bere atariak gobernuaren erabakiekin kritikoak diren artikuluak argitaratu dituelako —iazko martxoan heriotza zigorra itzuli zen Filipinetara—. Egun, Rappler-eko zuzendari eragilea eta editorea da Ressa.

Filipinetako kazetariak prentsa librearen aldeko defentsa egin du, saria jaso berritan: «Ez dakizu benetan nor zaren, hori defendatzeko borrokatzera behartzen zaituzten arte». Halaber, Rappler hedabideko lankideen adorea goraipatu du: «Gure xedea da hamar urte barru atzera egiten dugunean ikustea ahalegin guztiak egin genituela: ez ginela makurtu, ez ginela ezkutatu». Kazetariak salatu du psikologikoki erasotzen saiatzen ari direla sare sozialetan mehatxu eginda.

Unescoren liburu bat

Egunkarien elkarteko biltzarrean, Unescok iragarri du albiste faltsuen eta desinformazioaren inguruko liburu bat argitaratuko duela hilaren amaieran. Munduko kazetaritza elkarte eta erakunde ugaritako adituek parte hartu dute liburuan. Unescok nabarmendu du kazetariak eta herritarrak ahalduntzeko tresna bat izango dela. Guy Berger Unescoko adierazpen askatasunerako zuzendariak hala esan du: «Kazetariek iaiotasun berriak behar dituzte arazo berriei aurre egiteko. Desinformazioa puri-purian dago, eta gida bat oso erabilgarria izan daiteke».

Egunkarien elkarteko biltzarra atzo amaitu zen; Michael Golden WAN-IFRAko presidenteak barkamena eskatu zuen bere hitzartzean, osteguneko galako afarian hizlarietako batek iruzkin sexistak egin zituelako. Hizlariak alderatu egin zituen hedabideak eta bularrak, eta faltsuak erakargarriagoak direla esan zuen.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Joker liburu dendako postua atzo, Getxoko Santa Eugenia plazan. ©OSKAR MATXIN EDESA / FOKU

Getxo gero eta japoniarragoa

Amaia Igartua Aristondo

Azkenaldian igo egin da mangarekiko interesa, eta Getxoko Komiki Azokako postuetan nabarmena da ildo aldaketa hori. Euskarazko komikiak ere gehiago egin eta saltzen dira.
Josette Dacosta margolariak mihiseak lurrean jarrita margotzen du. ©GUIILAUME FAUVEAU

Teklen bitartez emandako pintzelkadak

Ane Insausti Barandiaran

Adimen artifizialaren bidez, posible da ordenagailuari agindu bat eman eta hark obra bat sortzea. Hori artea ote den zalantzan jarri izan du, ordea, jendeak; hala gertatu da, adibidez, Coloradoko arte lehiaketa batean. Artista eta ikertzaileek esan dute pieza bat sortzea, fisikoki ez bada ere, artea egitea dela.
 ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...