Noiz sortua: 2018-03-13 00:30:00

Hiru ideia websail baterako

Maialen Sorzabalbere, Andoni Imaz eta Kepa Errasti dira Nex Station egitasmoko finalistak
Maialen Sorzabalberek eta Amaia Rojok «aniztasunaren edertasuna» ospitale batean girotu nahiko lukete.
Maialen Sorzabalberek eta Amaia Rojok «aniztasunaren edertasuna» ospitale batean girotu nahiko lukete. BERRIA Tamaina handiagoan ikusi

Urtzi Urkizu -

2018ko martxoak 13
4K teknologian —goi bereizmenaren kalitatea lau aldiz hobetzen du— euskarazko telesail digital bat estreinatuko dute udazkenean, Next Station egitasmoaren bigarren deialdiari esker. Eiken ikus-entzunezko klusterrak eta EITBk sustatu dute egitasmo hori, eta Develop HUB, Media Attack eta J.O.K. Films ekoizpen etxeek koordinatzen dute. Aurkeztu diren proiektu guztien artetik, hiru finalisten ideiak hautatu dituzte: Maialen Sorzabalbere, Andoni Imaz eta Kepa Errastirenak.

Hilaren 26tik 29rako egonaldi bat antolatu dute hiru finalistentzat, Bilbon. Websaila idazten ariko dira, koordinatzaileen laguntzarekin. «Halaber, Euskal Gidoilari Elkarteko Joanes Urkixo etorriko da laguntzera», azaldu du Jokin Etxeberria Next Station-eko koordinatzaileak. «Hiru finalisten artetik bat aukeratuko dugu, eta horrek beste egonaldi bat eginen du Donostiako Tabakaleran. Han garatuko du websaila, gidoilari baten eta gure laguntzarekin».

Finalista bakoitzaren ideiak bere ezaugarri propioak ditu. Imazen ideia honako hau da: unibertsitateko bi ikasle musika talde bat sortu nahian dabiltza, baina hirugarren bat falta dute. Hirugarren laguna aurkitu ostean, taldearen helburua maketa bat grabatzea izango da. Baina dirurik ez dutenez, kontzertuak emango dituzte Euskal Herri osoan. Bidean hainbat arazo izango dituzte, eta tartean umorezko zipriztinak egongo dira.

Errastik, berriz, guraso izatera doazen zortzi pertsonaiaren istorioa kontatu nahi du: Antropologia ikasle batek ikerketa bat egin nahi du familia izatera doazen lau bikote euskalduni buruz. Bikoteei kamera aurreko elkarrizketak egiteaz gain, haien eguneroko bizitzan sartuko da.

Sorzabalberek Amaia Rojorekin batera landu du ideia, eta ospitale batean girotuko da istorioa: lau gaixo koman daude. Horien senideak ospitalean daude. Familia horien artean liskarrak izango dituzte hasieran, baina apurka-apurka konturatuko dira gaixo dauden lau pertsonek ezkutuko loturaren bat dutela elkarrekin.

Sorzabalberek esan du ez zuela espero Next Stationeko finalista izatea. «Ezin sinetsita», baina pozik mintzatu da: «Ospitaleko istorioan genero guztiak sartzeko aukera egon daiteke. Aukera polita izan daiteke, era berean, aniztasunaren edertasuna islatzeko». Familia protagonisten artean, haur baten bi ama daude, guraso gor-mutuak dira beste bi, beste familia bat ijitoa da, eta laugarrenean aita gizon hantuste bat da. Ez dute balizko aktore guztiengan pentsatu, baina sortzaileen ametsa litzateke Itziar Ituño eta Miren Gaztañaga lotzea.

Hiru finalisten artean irabazle atera ala ez, Sorzabalberek nabarmendu du egitasmoaren sustatzaileek bultzada emango dietela proiektua garatzeko. «Asko eskertzen da hori».

Sorzabalberek iragarri du, bestalde, antzerkia eta ikus-entzunezkoen mundua uztartzen duen proiektu bat ari dela lantzen, Mikel Irazustarekin batera. Barrexerka izena jarriko diote.

Albiste gehiago

Apirilaren 1ean eguneratua, 14:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 9.358 gaixok eman dute positibo koronabirusaren proba eginda, administrazioen arabera. 501 hil dira. COVID-19 gaitza izandako 2.134 pertsonari eman diete alta. Grafikoak, albiste barruan.

Pankarta bat, Biboko Zapikaleetan. ©Marisol Ramirez / Foku

500 hildakoen langa gainditu du izurriak Euskal Herrian

Berria

Dagoeneko 501 pertsona hil ditu gaitzak. Hego Euskal Herrian 9.335 kasu diagnostikatu dituzte. Sindikatuek gutun bat bidali diote Denis Itxaso Madrilek EAEn duen ordezkariari, besteak beste zentralizazioa bertan behera uzteko eskatzeko, eta Maddalen Iriartek mahai bat eratu nahi du erabakiak hartzeko

1983ko abuztuan, Busturian, uholdeetan. ©BERRIA

Zer egin krisi bati aurre egiteko?

Enekoitz Esnaola

Jaurlaritzako eta Nafarroako lehendakariek, euskal gatazkako indarkeriaz gain, zenbait garai sozial gogor ere bizi izan dituzte 40 urteotan: uholdeak, sute eta istripu larriak, krisi ekonomikoak... Carlos Garaikoetxeak, Jose Antonio Ardanzak, Patxi Lopezek eta Uxue Barkosek lehendakari gisara bizi izan zituzten krisietan izandako esperientziak kontatu dizkiote BERRIAri. Garrantzia eman diote gertutasuna eta sentsibilitatea izateari, baita neurriak hartzeari ere.

Aceros Olarra lantegia, Loiun, atzo. ©Marisol Ramirez / Foku

Tubos Reunidosek berriro zabalduko du

Iker Aranburu

Jaurlaritzak uste du industria osoak eutsi ahal diola jarduera txiki bati. Mondragonek dio «atzeraezinezko konpromisoak» bete ahal izango dituela, eta CAFen 37 boluntario ari dira bagoi batzuk entregatzeko.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun

Izan zaitez BERRIAlaguna