Albistea entzun

Muak, mugak askatzeko

«Ezkutuko gaiak» euskaraz lantzen dituzte 'muak.eus' webgunean, bideo, afixa eta testuetan
Yago Garbizuk zuzendutako <em>Nahia, izan nahi duzuna</em> bideoaren grabazio lanak.
Yago Garbizuk zuzendutako Nahia, izan nahi duzuna bideoaren grabazio lanak. MUAK Tamaina handiagoan ikusi

Izaro Zinkunegi Barandiaran -

2018ko apirilak 3

«Mugak askatu» nahi ditu Muak-ek. Martxan jarri berri duten plataforma digitala da muak.eus. «Ezkutuko gaiak» azaleratzeko asmoz lanean ari diren sortzaileak dira proiektuaren bultzatzaileak, eta euskarazko edukiak ekoizten dituzte: bideoak, elkarrizketak, marrazkiak...

«Muak-ek maite du pentsatzea aurreiritzien aurkako eginahalean eragiten duela, baliagarria dela askatasun eremuetan, eta eraginkorra pentsamendu globalen kontra. Horregatik, mugak askatu da gure leloa». Hala azaldu du proiektuko kide Julien Douilhac youtuberrak. Muak-eko kidea den Maiana Agorrodi ilustratzailearen ustez, «muga mentalak» dira askatu beharrekoak. Ezkutuan dauden edo ezezagunak diren gaiak lantzen dituzte; identitatea edo legez kanpoko artea, esaterako.

Belaunaldi berrientzako edukiak lantzen dituzte, baina hartzailea edonor izan daitekeela azaldu dute. «Publikoak ere parte hartzen du proiektuan, mugak askatuz, aurreiritziak zulatuz, hausnarketak bultzatuz eta ondo pasatuz», azaldu du Agorrodik.

«Profesionalek eta kaleko jendeak» osatzen dute Muak. Euskal Herri osoko jendeak eta esparru ugarikoak hartzen du parte: ekoizpen etxeek, youtuberrek, kaleko jendeak, agentzia digitalek, telebista edo zinemako jendeak, zuzendariek, teknikariek... «Ateak irekiak ditu euren iritziak azaltzeko gogotsu dauden euskaldunentzat».

Lau euskarri erabiltzen dituzte: bideoak, idatziak, marrazkiak eta bideo elkarrizketak. Marrazkien atala Agorrodik jorratzen du; idatziena, berriz, Jon Garmendia Txuriya olerkari eta kazetariak.

Urpeko ontzia

Euskal Herriko hainbat errealizadorek egiten dute lan bideoen ekoizpenean. Muak-ek proposatutako gai bat lantzen dute. Bi bideo labur argitaratu dituzte oraingoz: identitateari eta arte ilegalari buruzkoak. Yago Garbizuk eta Diego Urrutxik zuzendu dituzte, hurrenez hurren. Gaiak zuzenean eragiten dien pertsona bana aurkezten dute. Punka landuko dute hurrengo alean.

Euskal Herriko pertsona ezagunak elkarrizketatzen dituzte bideo elkarrizketen atalean. Galdera laburrei erantzuten diete. Fermin Muguruza musikaria izan da lehenengoa, eta Eneko Sagardoi aktorea, berriz, bigarrena.

Urpeko ontzia da Muak-en irudia. «Zoritxarrez, urpeko ontzia famatua da arma industrian. Muak-ena esploratzaileena da. Haren xedea mundu desberdinak hobeto ezagutzea da, baita bizitzeko modu desberdinak deskubritzea, azalera ekartzea eta agerraraztea ere», esan du Douilhacek. Haren ustez, konektatua dago ontzia munduarekin, antenekin, sareekin eta bizitzarekin.

Interneteko plataforma da Muak oraingoz, baina kalean ere badu presentzia, «muakzaleen kopurua ospatzeko hor zehar egindako grafitietan». Ordea, proiektua hori dena baino handiagoa dela esan du Agorrodoik: «Ziurrenik hainbat tokitan topatu ahal izango da etorkizunean».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©GORKA RUBIO / @FOKU

«Ez gara gelditzen; gu oraindik hor gaude, lehen lerroan»

Ane Insausti Barandiaran

Lasarteko emakumezkoen lehen saskibaloi taldeko kidea izan zen Zumeta, eta han sortu zen Urrezko Neskak taldea. Geroztik, ikuskizun ugari egiten dituzte elkarrekin. Ibilketa nordikoan eta abesbatzan ere aritzen da: «Ez gara etxean egotekoak».
Ataungo Barandiaran museoan elkartutako emakumeak, atzo. ©IDOIA ZABALETA / FOKU

Lihoaren txirikordak

Enekoitz Telleria Sarriegi

Makrame ikastaro berezia egin dute Ataungo Barandiaran museoan, lihoa erabiliz. Landare hori zuntz bihurtu arteko prozesuaren eta Euskal Herrian izan duen garrantziaren berri izan dute.
 ©GORKA RUBIO / FOKU

«Alderdi Errepublikano osoa ustelduta dago»

Urtzi Urkizu

Deustuko Unibertsitateak antolatutako hitzaldi batean parte hartu du Careyk. AEBetan paperezko egunkariak topatzea oso zaila dela azaldu du, eta egunkari txikiak desagertzeak kalte egiten diola demokraziari.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.