GIB-AREN HISTORIA

2019ko martxoaren 15a
00:00
Entzun
Hona GIB giza immunoeskasiaren birusak eta haren kontrako borrokak izan duten bilakaera.

1900. XX. mendearen hasieran, txinpantzeen immunoeskasia birus batek gizakiak kutsatu zituela uste dute ikertzaileek.

1959. Lehen kutsadura kasu ezaguna Kongon gertatu zen.

1964. AZT lehen botika erretrobirala sintetizatu zuten, minbizia tratatzeko.

1977. Ama-haur lehen transmisio kasu ezaguna gertatu zen, San Frantziskon (AEB).

1982. Hies terminoa —hartutako immunoeskasiaren sindromea— proposatu zuten gaitza izendatzeko. Odol transfusio batek kutsaturiko lehen kasua: Kaliforniako (AEB) haur bat.

1983. Parisko Pasteur Institutuko Françoise Barre-Sinoussi zientzialariak birusa bakartu zuen. 2008ko Nobel Saria eman zioten horregatik, Luc Montanierrekin batera.

1986.GIB giza immunoeskasiaren birusa izena jarri zioten Hiesaren eragileari.

1987. AZT lehen botika erretrobirala erabiltzen hasi ziren GIBa tratatzeko. 145 herrialdek 142.000 hies kasuren berri eman zuten, baina OMEk 400.000 izango zirela kalkulatu zuen.

1992. Lehen botika koktela erabiltzen hasi ziren.

1993. Munduan 2,5 milioi hies kasu zeudela kalkulatu zuten.

1995. Lehen aldiz, babuino baten bizkar-muin txertoa erabili zuten gaixo baten GIB infekzioa tratazeko.

1999. Ikerketa batek baieztatu zuen txinpantzeen SIVcpz erretrobirusa gizakietara igaro zela XX. mendean, eta hortik garatu zirela GIB birus mota guztiak.

2006. Tximinoen immunoeskasiaren birusa (SIB) goriletan topatu zuten.

2007. GIB birusaz kutsaturiko norbait inoiz sendatu izanaren lehen kasuaren berri eman zuten: Timothy Ray Brown, Berlingo gaixoa. Bizkar-muin txertoa egin zioten leuzemia sendatzeko, eta horrek GIBa garbitu zion.

2013. NBEren Hieserako Agentziak esan zuenez, hiesak eragindako heriotzak %30 murriztu ziren, 2005ean goia jo ondoren.

2016. NBEk zin egin zuen hies izurria geldituko zutela 2030. urterako.

2019. Nazioarteko zientzialari talde batek iragarri zuen GIBdun bat «erremisioan» sartzea lortu zutela bizkar muinaren txerto baten bidez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.