Albistea entzun

Arrauna

Oriok gaur bertan irabaz dezake Euskotren liga

Nahikoa izango du Arraun Lagunaken aurretik sailkatzea Castro Urdialesen, atzo Ondarroan bederatzigarren estropada irabazi eta gero
Orioko eskifaia poz betean atzo, Ondarroako estropada irabazi berritan.
Orioko eskifaia poz betean atzo, Ondarroako estropada irabazi berritan. ARITZ LOIOLA / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Aitor Manterola Garate -

2022ko abuztuak 14

Matematikak eta Orio ekuazio berean dabiltza aurreko asteburutik. Izan ere, honetan irabaz dezake Euskotren liga, hirugarren aldiz. Lehendabiziko eragiketa ezin hobeto atera zitzaion atzo Ondarroan, eta gaur Castro Urdialesen (Espainia), 11:40ean, atzoko emaitza bera lortzen badu, erregulartasunaren saria herrian sartuko du. Irabazi edo ez, Arraun Lagunaken aurretik sailkatzea nahikoa izango du. Zazpi puntuko koska ateratzen dio aurkari zuzenari, eta, hiru estropada baino geratzen ez direnez, gaur zortzira igoko baluke aldea, bale luke Euskotren ligaren jabe egiteko.

Ekuazioaren emaitza horraino heltzeko lehendabiziko eragiketa atzo irabaztea zen, eta lortu zuen. Bederatzigarren aldiz sartu zuen branka beste hiru aurkarien aurretik. Bi garaipen dauzka Arraun Lagunakek, eta alerik ez Donostiarrak eta Tolosaldeak. Hainbesteko nagusitasuna erakutsita, ez da harritzekoa liga lortzeko aukeraren jabe izatea asteburu baten faltan.

Atzokoa estu samar joan zen. 3,24 segundo gehiago bakarrik behar izan zituen Orioren aldean Arraun Lagunakek. Atzetik, Donostiarra 5,82ra sartu zen, eta Tolosaldeak 10,94 galdu zituen. Berdintasunaren oinarrian hainbat egoera izango dira, baina baliteke bat ondorengo hau izatea: itsasoa bare zegoen Ondarroan atzo. Denboralea lehertzeko arriskuarekin, baina Euskotren ligakoei lan egitea errespetatu zien eguraldiak.

Baretasun horretan, indarrak aparteko garrantzia izango zuen. Ohi bezala, arraunean txukun egiteak ere bai. Hori lortzeko eragozpen handirik ez zien jarri atzo, behintzat, itsasoak. Nahiz eta ur-laster handien egunak izan. Oriok laugarren kaletik egin zuen arraun, eta Arraun alboan zuen, hirugarrenetik. Tolosaldea joan zen hirugarrenetik, eta Donostiarra lehendabizikotik.

Hasi eta berehala samarrean, Arraunek hartu zuen burua, baina segundoa baino alde handiagorik ezin sartu Oriori. Batera joan ziren segituan une batez, eta Orio jarri zen gero buruan. Segundoa alde. Arraunek harrapatu egin zuen hura, eta une erabakigarria heldu zen: ziaboga aurreko eta ondorengo metroak. Buelta hartzen Orio izan zen azkarrena, segundo bat gehiago behar izan zuen Arraunek, hiru gehiago Donostiarrak, eta sei Tolosaldeak. Bigarren luzeari ekin eta berehala, bi segundora igo zuen aldea Oriok Arraunekiko. Nahikoa izan zen atzoko baldintzetan banderaren jabe egiteko.

Kale berean une batez

Elkarren ondoan jarri ziren bi indartsuenak momentu batean. Epailea gerturatu ere egin zitzaien, baina bakoitza bere kalearen ertzean zihoan. Arraunek ababorrera gehiago egin, eta Orioren kalean pixka batez sartu zen arte. Epaileak bandera zuria atera zion, eta Andrea Astudillok istriborrera zuzendu behar izan zuen trainerua. Hiru segundora igo zuen aldea Oriok, eta horrela sartu ziren. Atzetik, Donostiarrak hiru puntura utzi du Tolosaldea.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Jonas Vingegaard iaz, Euskal Herriko Itzuliko azken etapan, Arraten. ©JUAN HERRERO / EFE

Vingegaard izar nagusia Itzulian

Beñat Mujika Telleria

Frantziako Tourreko garailea Euskal Herriko errepideetan izango da. Daniel Felipe Martinez iazko txapelduna ere lehian izango da. Lasterketa apirilaren 3tik 8ra jokatuko da

Meriem Ezbida Zuazoko atezaina, atzo, entrenamendua hasi aurretik. ©MONIKA DEL VALLE / FOKU

Buruari partida irabazi nahian

Iñigo Lasa

Zuazo eskubaloi taldea bolada txarrean da, eta Meriem Ezbida atezainak onartu du «psikologikoki nekatuta» dagoela taldea. Gaur Valladoliden jokatuko dute (19:15).

 ©IDOIA ZABALETA / FOKU

«Pizgarri ederra da aspaldiko lagun batekin txapeldun izaten saiatzea»

Julen Etxeberria

«Gustuko tokian» daudela dio Altunak: hark eta Tolosak finala jokatuko dute igandean Bilbon, Elordiri eta Zabaletari irabazten badiete. «Txapelketa biribila» egin dutela dio, eta argi utzi du inola ere ez litzatekeela porrota izango finaletik kanpo geratzea.
Sebastian Coe World Athleticseko presidentea, iaz. ©Erik S. Lesser / EFE

Munduko Atletismo Federazioak debekatu egin die emakume transei nazioarteko lehiaketetan parte hartzea

Julen Otaegi Leonet

Emakumezkoen lehiaketak «babesteko» erabakia dela dio Sebastian Coe federazioko presidenteak; emakume transek zein sexu garapen desberdina duten kirolariak ezingo dute lehiatu nazioartean baldintza batzuk bete ezean.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Aitor Manterola Garate

Informazio osagarria

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.