Donostia erdigunean autoak debekatu nahi ditu udalak 2023rako

jone arruabarrena
2021eko azaroaren 20a
00:00
Entzun
Garraio publikoa, baimena duten ibilgailu bereziak eta bizilagunak: horiek bakarrik sartu ahalko dira Donostiako erdialdera 2023. urtetik aurrera, udalaren asmoek aurrera eginez gero. Atzo aurkeztu zuen proposamena Eneko Goia alkateak. Hala ere, adierazi zuen oraindik herritarren parte hartzearen bidez erabaki behar dela neurria ezarriko den edo ez. Neurriak Bulebarrean, Urbieta kalean, Araba parkean eta ibaiaren inguruetan eragingo luke.

Atzo aurkeztu zuten Datorren Donostia mugikortasun plana, eta beste hainbat aldaketa proposatzen ditu; besteak beste, herritarrek «espazio publikoa berreskuratu» dezaten nahi du udalak, eta, horretarako, hiriko erdialdeko hainbat kale oinezkoentzako soilik jarriko dituzte. Neurri horien bidez, hirian «gas isuriak gutxitzea» lortu nahi dute.

Garraio publikoa indartuko dutela ere iragarri zuen Goiak. Horretarako, mendebaldetik ekialdera eta iparraldetik hegoaldera joango diren bi linea nagusi egongo dira hirian, eta, horiekin,«ordu erdian» heldu ahal izango da hiriaren alde batetik bestera, gehienez ere. Azaldu du horrek hobeto konektatuko dituela kanpoaldeko eremuak zentroarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.