Txekiako Errepublika: lehiakorrak izan nahi dute

Tomas Soucek. JUSTIN TALLIS / EFE.
Iñaki Berastegi.
2021eko ekainaren 12a
00:00
Entzun
Eskoziak jokatu zuen azken Eurokopa izan zen Txekiako Errepublikaren lehendabizikoa. 1996az geroztik, txekiarrak beti sailkatu dira Europako Txapelketako azken fasean lehiatzeko. Lehendabiziko parte hartze hartan lortu zuten orain arteko emaitzarik onena: txapeldunorde izan ziren, Alemaniaren aurka finala galdu ostean. 2004ko aldian hirugarren postuan amaitu zuten, eta ordutik lehiatu diren hiru Eurokopatatik soilik batean, 2012an, lortu zuten ligaxka gainditzea. Ingalaterraren multzo berean lortu dute Eurokoparako sailkatzea, eta, ingelesen aurkako lehenengo partidan 5-0 galdu bazuten ere, bigarrenean 2-1 gainditu zuten Southgaten taldea. Dena den, Kosovo eta Bulgaria talde apalen kontra galdu ere galdu zuten sailkatze fasean.

Jaroslav Silhavik zuzentzen duen taldearen bertute nagusia gaitasun fisikoa da. Talde lehiakorra da, goiko jokoan trebea, eta etengabeko joan-etorria gustatzen zaiona. Batik bat, bigarren lerroko jokalariek area inguruetara iritsi eta golak sartzeko duten erraztasuna azpimarratu behar da. Joko zuzena ere egin ohi dute. Joan-etorri horretan oso trebea da selekzioko izarra, Tomas Soucek West Hameko euskarria. Sekulako denboraldia egin du Pragako Slavia taldetik fitxatutako jokalariak.

Hain zuzen ere, Pragako Slaviako jokalariek osatzen dute selekzioaren bizkarrezurra. Bertako bost jokalari daude deialdian, eta West Hamen azken denboraldia jokatu duten Soucek eta Vladimir Coufal ere taldeko jokalari ohiak dira. Patrick Shick Bayer Leverkuseneko jokalaria izango da taldeko aurrelaria: hamahiru gol sartu ditu azken denboraldian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.