KAE 1eko ontziek Camargon (Espainia) izan zuten sasoiko seigarren jardunaldia, atzo, eta Getariak irabazi zuen, aurtengo denboraldian bigarrenez. Lorpen horrekin, gainera, sailkapeneko lehen postuan jarri dira getariarrak. Pedreñak egin zuen bigarren, garailearengandik bi segundora, eta Arkotek, zazpira. Deigarria San Pedrok zazpigarren egin zuela.
ETE ligan, bestalde, Deustu nagusitu zen Donostian, ligako seigarren jardunaldian, eta denboraldiko bigarren bandera irabazi zuen. Tolosaldeak egin zuen bigarren, garailearengandik hiru segundora, eta Hibaikak hirugarren, 12ra. Sailkapenean, Deustu lau puntura hurbildu zaio Tolosaldea liderrari. Gaur, Lekeition (Gipukoa) izango dute ligako zazpigarren jardunaldia (12:00).
Haien ondoren, KAE 2ko laugarren jardunaldia jokatu zen, eta Busturialdea izan zen azkarrena, ligan bigarrenez. Hondarribia B bigarrenari hamalau segundo atera zizkion, eta hemezortzi Portugaleteri. Sailkapenean, Deustu eta Portugalete daude lehen postuan berdinduta.
Arrauna
Getaria garaile KAE 1 ligan, Deustu ETEn, eta Busturialdea KAE 2n
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu