Blackstone, munduko etxejaberik handiena

2020ko otsailaren 16a
00:00
Entzun
Blackstone negozio eredu baten ikurra da, eta adierazten du nola aurpegi gabeko korporazio erraldoiek urte gutxitan hirietako alokairu merkatuak kontrolatu eta bereganatu dituzten. Europan, Asian eta Ameriketan, Blackstonen eskutik, eta gobernuek atondutako legeria malguagoei esker, etxebizitzak «finantza eta inbertsio tresna» bihurtu dira, errenta txikiko maizterren eskubideen kaltetan, eta alokairu sektorean krisi global bat eragiteraino. Hori salatu zuen iaz Nazio Batuen Erakundeko aditu talde batek, zehazki Blackstone aipatuz.

Blackstone taldea izan zen AEBetako 2008ko sub-prime hipoteken krisitik onik irten ziren finantza erakunde erraldoietatik bakanetakoa, besteak beste, aurretik, 2007an, atera zelako burtsara. Dirua eskuan, krisiaren merkealdia ondo asko baliatu zuen aktiboak erosteko. Eta sekulako hazkundea izan du orduz geroztik.

Blackstoneren sortzaile Stephen Schwarzmanek gogor ukatu izan ditu kritikak: «Dirua ematen diguten erretirodunen onurarako ari gara; beraz, ironikoki, gizarteari laguntzen saiatzen ari gara. Baina, edozein dela arrazoia, pertsona talde batek erabaki du hau guztia jomuga interesgarria dela», zioen joan den azaroan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.