ETB Nafarroan ikus dadin bi irtenbide proposatuko dizkiote Madrili

urtzi urkizu
2016ko ekainaren 9a
00:00
Entzun
Nafarroako Gobernuak Espainiako Gobernuari irrati-maiztasunespektroa zabaltzeko eskatuko dio, ETB lurreko telebista digitalaren bidez foru erkidegoan ikus dadin. Hala onartu zuen atzoko bilkuran Uxue Barkos presidente duen gobernuak. Hori gauzatzeko, bi irtenbide proposatu dizkio gobernuak Madrili: autonomia erkidegoko seinalea duen bigarren multiplex bat ematea edo Nafarroari emandako autonomia erkidegoko multiplex digitalean sei kanal jartzea.

Nafarroak autonomia mailako multiplex bat du. Definizio estandarreko lau programek eta tokiko bost multiplek okupatzen dute dagoeneko —tokikoen artean Tafallakoa eta Iruñekoa daude beteta gaur egun—. Multiplexetan dauden operadore guztiak ekimen pribatukoak dira —lehiaketa bidez lortu zituzten lizentziak—. Egoera horrek, Nafarroako Gobernuaren arabera, «ezinezkoa bihurtzen du ia» EITBren zerbitzuak Nafarroa guztian zabaltzea.

Nafarroako Gobernuko bozeramaile Ana Ollok adierazi du dagoen multiplexean sei kanal jartzea irtenbide merkeagoa dela. «Gainera, kateek orain baino gutxiago ordaindu beharko lukete, multiplexa partekatuko luketelako». Ohartarazi du ez dagoela datarik erantzuna jasotzeko, hauteskundeak tartean direlako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.