'MIT Technology Review': geroa iragartzen 1899tik

2018ko martxoaren 21a
00:00
Entzun
MITeko Technology Review-k urtero argitaratzen du urte horretarako espero dituen hamar aurrerapen esanguratsuenen zerrenda. Baina betetzen al dira zerrendako aurreikuspenak? Hori erabakitzeko, 2017ko zerrendari erreparatzea da hoberena. Esaterako, esan zuen burmuinean txertaturiko inplanteetan aurrerapen handiak egongo zirela paralisiak gainditzeko.2017ko martxoan, Bill Kochevarren kasua ezagutarazi zen: bizikleta istripu baten ondoren, tetraplegiko zegoen, baina garunean jarritako inplante batekin eta besoan jarritako beste batekin, bere kabuz jan eta edan ahal izan zuen.

Kamioi autonomoak errepidean ikusiko zirela ere iragarri zuen zerrenda hartan. Joan zen asteko asteartean, Uber konpainiak iragarri zuen kamioi autonomoekin garraio lanak egiten hasiko zela Arizonan (AEB), eta Googlerekin loturiko Waymo enpresa Atlantan (AEB) hasiko zela esan zuen hiru egun geroago. Uberren zerbitzua bertan behera utzi dute aste honetan, ibilgailuetako batek andre bat harrapatu eta hil ostean.

Beste iragarpenetako teknologiak ez dira, ordea, horren erraz ikustekoak. Geneterapiak minbiziari eta bihotzeko gaitzei ekingo ziela nabarmendu zuten iaz, eta eguzkiaren argia askoz modu eraginkorragoan elektrizitate bihurtuko duten eguzki zelula beroak. Azken horiek10-15 urte barru zabalduko direla iragarri zuten 2017an.

Dagoeneko urte bat gutxiago falta da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.