Izenak, artistak

2019ko abuztuaren 25a
00:00
Entzun
«Beti erran dut nire irakaslea Joxe Mari Apezetxea izan zela. Bere koadroak baziren gure etxean, gure aitaren laguna zen, eguberrietan aldioro igortzen zion postal bat aitari… Eta Joxe Marirekin hasi nintzelarik ikasten, bere margoak ez ezik bere laneko kuadernoa ere ikusten ahal nuen, eta inoren laneko koadernoa ikustea, haren sukalde barnean sartzea da. Joxe Mariren koadernoan ikusten ahal dira paisaiak, abstrakzioak eta denetarik. Maisua!

Bertze maisu bat, Jon Zabaleta. Joan den urtearen amaieran erakusketa egin zuelarik Azkainen, hiru aldiz izan nintzen haren lanak ikusten! Baditut izen gehiago ere, arras gustuko ditudan artistak: Asun Balzola, Elena Odriozola, Mattin… Egon Schiele, Bernard Buffet, Henriette Lambert… Nikolas Lekuona, Dora Salazar, Mari Jose Rekalde, Jabier Pagola, Marta Cardenas, Gonzalo Etxebarria… Pablo Auladel, Antonio Altarriba, Eric Lambe, Manu Larcenet…

Apezetxearen koadernoa aipatu dut, haren sukaldean ikusten ahal dena. Nire koadernoan, berriz, ez dakit zer ikusiko zenuketen! Anarkista hutsa naiz, ez dakit deiturarekin heldu den! Kar, kar… Arras anarkikoa. Margolari nintzelarik, nahiko txukun nituen koadernoak. Orai… orri solteetan dira nire gogoeta eta oharrak. Eta ohartu naiz gauzarik polittenak ateratzen zaizkidala paper xinpleetan, eta ondoan dudan lehenbiziko materialarekin eginak! Boligrafo, arkatza, pintura, tinda… Hortxe ateratzen dira gauzarik indartsuenak».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.