Festa izango da zaleentzat Trinitate plazan

2019ko maiatzaren 8a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Granadara joan ezin izan duten zaleentzat partida ikusi ahal izateko gune bat jarriko du Realak larunbatean Donostian. Trinitate plazan kokatuko dute, eta, horri lotuta, beste hainbat jarduera prestatu dituzte.

17:00etatik aurrera egongo da martxan, eta denetarik egongo da finala hasi bitartean: herri kirolak, pailazoak, karaokea, musika, Realarekin zerikusia duten lehiaketak, umeentzako jolasak eta abar. Helburua partidarako girotuz joatea izango da.

20:30ean finala ikusteko modua egongo da. Horretarako, hamazazpi metro koadroko pantaila bat atonduko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.