Albistea entzun

Arrauna. 'LUGAÑENE' BASERRITIK

Atsedenaldiko gogoetak

Eli Pescador - Arraun Lagunak taldeko arraunlaria

2021eko abuztuak 10

Denbora azkar pasatzea seinale ona izaten dela diote; momentu onekin lotu ohi dugu abiadura hori, bizitzen eta egiten ari garenarekin gustura sentitzearekin. Uda azkar pasatzen ari zait niri, eta horrekin batera liga ere bai. Duela egun gutxi Galizian ginen inpresioa dut, estatxa lehen aldiz heldu eta lehen paladak emateko prest. Zarautzerako bidean gaude, ordea. Azken bi estropadak ditugu asteburuan, eta aurki jakingo dugu koroa nork eramango duen etxera.

Bilbo eta Santurtziko garaipen gozoekin heldu diot atsedenaldiari. Sasoi honetan asteburuko geldialdia izatea ez da erraza izaten. Dagoeneko gorputza eta, batez ere, burua asteburuero lehiatzera ohitu ditugu. Egun hauek buruari atseden emateko eta sasoiko jartzeko erabili ditugu taldean. Arnasa hartu, eginikoa ikusi, aztertu eta hemendik aurrerakoa gogotsu hartzeko denbora izan dugu.

Aurtengo liga berezia izan dela esango nuke. Berdintasuna izan da nagusi, eta denbora tarteak asko txikitu dira. Ikurrina gehienak segundo gutxian jokatu dira. Lehia izugarria izan da. Asteburu guztietan egon da saltsa, postuen aldaketak, garaile diferenteak, sailkapenean berdinketak... Azken jardunaldi hauek ere bide beretik joango direla iruditzen zait.

Denbora azkar doan honetan, disfrutatzen jarraitu nahi dut, entrenamendu eta estropada bakoitzean hustu, eta egunean dudan onena ematen saiatu. Talde moduan lanean jarraitu, hazi eta egiten dugunarekin harro sentitzen jarraitu. Egiten ari garen historia idazten jarraitu.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Orioko arraunlariak iazko Gipuzkoako Txapelketa irabazi ondorengo ospakizunean. ©JON URBE / FOKU

Lehen helburuak jokoan

Beñat Mujika Telleria

Neguko sufrimenduak ahaztu, eta igandean hasiko dituzte arraunlariek traineruen urteko lehen txapelketa ofizialak. Zarautzen jokatuko da Gipuzkoako Txapelketa. Iazko garaipenak errepikatzen saiatuko dira Orio eta Hondarribia.
 ©JON URBE / FOKU

«Pena daukat Bidasoarekin tituluren bat irabazi ez izanaz»

Julen Etxeberria

Julen Aginagaldek bihar jokatuko du azken partida erretiroa hartu aurretik, 40 urterekin, eta punta-puntan 24 urtez aritu eta gero. Kirol ibilbide luze eta oparoa egin du; irabaz daitekeen ia dena irabazi du: «harro» dago egindakoaz.
Iraia Iturregi. ©JUANJO MARTIN / EFE
Jokin Altuna, pilota batekin jolasean, Aitor Elordi aukeraketa hastear zegoen unean. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Xehetasun txikietan dago txapela

Imanol Magro Eizmendi

Altuna III.ak eta Elordik antzeko pilotak hautatu dituzte finalerako. Jaurlaritzak dopin kontrola egin die finalistei. 215 sarrera gelditzen dira

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.