Albistea entzun

Arrauna. LUGAÑENE BASERRITIK

Helburu biziak

Eli Pescador - Arraun Lagunak taldeko arraunlaria

2022ko abuztuak 23

Arraunean ligak oso azkar pasatzen diren sentsazioa izan dut beti. Lehiaketa oso intentsoa iruditzen zait, bai fisikoki, baita psikologikoki ere.

Duela hilabete eta erdi eman genituen lehen arraunkadak. Asteburuko garaipen eta porrotek ezin dute guregan denbora asko iraun; hurrengoaren bila joan beharra dago.

Lehenengo asteburua jokatu ondoren, sailkapenak talde bakoitza non dagoen dio. Hortik aurrera, gauden lekuan gaudela, lanean jarraitu beharra dugu. Lan psikologiko handia iruditzen zait ordukoa: urtean zehar ezarritako egitasmoak bete edo berrezartzeko unea.

Asteburuz asteburu helburu txikiak jarri, eta horiek betetzen saiatzea dator ondoren. Ez da lan makala. Guztiarekin asmatu beharra dago, eta, lan bikaina egin arren, ezer ez dago ziurtatua.

Gauzak nahi bezala ateratzen ez direnean, taldea elkartu eta aurrera jarraitu beharra dago, borrokan, elkarrekin disfrutatuz, guztion artean hurrengo helburuaren edo asteburuaren bila.

Igandekoarekin, hamalaugarren Euskotren Liga amaitu da. Aro honetako azken liga izan da, datorrenean zortzi ontzi arituko baikara lehian. Zorionak aurtengo irabazleei, baita hurrengo urterako tokia ziurtatu duten taldeei ere. Borrokan ari garen guztion artean berdintasunerako bidean pauso txikiak ematen ari garelako esperantzaz nago.

Orain, gogotsu eta ilusioz beteta helburu berrien bila joateko momentua iritsi zaigu. Goazen, ekipo!

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©RODRIGO JIMENEZ / EFE

«Denok bide berean goazelako lortu ditugu helburuak; familia bihurtu gara»

Jon Ander De la Hoz

Realak osatutako sasoi ona azken urteetan egindakoaren segida dela uste du Elustondok. Beasaindarrak adierazi du «lan ona» egiten ari dela kluba; «gogotsu» daude Txapeldunen Ligarako.

Olabe: «Nortasuna dago proiektuaren oinarrian»

J. A. De la Hoz

Realeko kirol zuzendariak azaldu duenez, klubak hiruzpalau fitxaketa egiteko asmoa du; horietako bat Alexander Sorloth izatea nahi dute
 ©JON URBE / FOKU

Errepidean eta errepidetik kanpo irabazle

Beñat Mujika Telleria Ainara Arratibel Gascon

Txomin Perurena txirrindulari eta zuzendari ohia zendu da, 79 urterekin. 158 garaipen lortu zituen, eta mendiko maillota irabazi zuen Tourrean, lorpen askoren artean.
Alaveseko eta Eibarreko jokalariak nor baino nor gehiago ©Jaizki Fontaneda / Foku

Alaves izango da kanporaketa erabakigarrian

Ainara Arratibel Gascon

Arabarrek 2-0 hartu dute mendean Eibar, eta Levanteren aurka lehiatuko dira nor baino nor gehiago Lehen Mailara igotzeko. Igandean jokatuko da joaneko partida Mendizorrotzan. Luis Garcia Plazaren taldea eraoso aritu da, eta nahi baina ezin Garitanorena.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.