Madrilek ez die erantzun elkarte sozialei

2020ko maiatzaren 1a
00:00
Entzun
Koronabirusaren garai honetan kartzela barruko egoeraren berri handirik ez dauka Salhaketa elkarteak. Presoek senideei dei bidez esandakoa baino ez daki, eta jakin du espetxe araudiari buruzko orientazioaren zuzeneko zerbitzua moztu dietela alarma egoera hasi zenetik; horretarako ere telefonoz moldatu behar dute.

Pandemiaren arriskua dela eta, Sare, Etxerat eta Espainiako Estatuko hamar elkarterekin batera, Salhaketak Barne Ministerioari eta Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzari eskatu die aska ditzatela larri gaixorik dauden presoak, 70 urtetik gorakoak eta haurdun daudenak, zaurgarrienak haiek direlako, baina ministerioak eta epaileak ez dute erantzun. Libertad Frances Nafarroako Salhaketa kideak dio «presio» egiten segituko dutela.

Francesek azaldu du Iruñeko espetxean asteotan joan direla askatzen hirugarren graduko presoak edo erregimen irekian daudenak. «Formula juridikoak badaude: baldintzapeko askatasuna, eskumuturreko telematikoak, baimenak..». Jaione Azpiazu Arabako Salhaketako kidearen esanetan, Zaballan preso bakarren batzuk geratu dira libre, baina orokorrean egoera ez da hobetu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.