Albistea entzun

Arrauna. Kontxako Bandera. LUGAÑENE BASERRITIK

Gozatzen duen taldea ez da inoiz hilko

Eli Pescador - Arraun Lagunak-eko arraunlaria

2022ko irailak 6

Kaleak hamaika koloretako kamisetaz beteta, etxeetako leihoak banderolaz jantzita, txaranga eta festa giroa nonahi. Iritsi da arraunzaleontzat urteko zita preziatuena: Kontxako Bandera.

Izugarria izan da azken bi estropadetan uretaratu aurreko animoak hain gertutik jasotzea. Uretan ere, makina bat oihu aditzea. Eta batez ere, lehorreratzerakoan zaleen txalo zaparrada eta gertutasuna sentitzea. Behar genuen berriro ere horrelakoak bizitzea.

Berezia da estropada. Arraunlarion barruan sortzen duen emozioa azaltzea oso zaila da. Guztiok egon nahi dugu uretan estatxa askatzeko unean. Arraunlari gehienon ametsa da Kontxan arraun egitea. Zaila da horraino iristea, urte askotako lana bertara iristea lortzen denean. Are eta zailagoa bandera preziatuaren lehian egotea, pribilegio hutsa.

Ilusioz beterik iritsi naiz aurtengo iraileko zitara, eta ingurukoak ere halaxe ikusten ditut. Buruak klik eginda, geratzen den palada bakoitzarekin borrokatzeko gogoz. Baina, batez ere, egindako lan eta esfortzuarekin gozatzeko asmoz.

Esperientziak zeozer erakutsi badit, disfrutatu gabe gauzak lortzea askoz zailagoa dela izan da. Banderaren lehian aritu den taldeetako bat gara. Pribilegiatuak garela sentitzen dut. Gozatzera irtengo gara geratzen zaizkigun egunetan. Gozatzen duen taldea ez da inoiz hilko, eta halaxe sentitzen naiz ni, bizi-bizirik.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©RODRIGO JIMENEZ / EFE

«Denok bide berean goazelako lortu ditugu helburuak; familia bihurtu gara»

Jon Ander De la Hoz

Realak osatutako sasoi ona azken urteetan egindakoaren segida dela uste du Elustondok. Beasaindarrak adierazi du «lan ona» egiten ari dela kluba; «gogotsu» daude Txapeldunen Ligarako.

Olabe: «Nortasuna dago proiektuaren oinarrian»

J. A. De la Hoz

Realeko kirol zuzendariak azaldu duenez, klubak hiruzpalau fitxaketa egiteko asmoa du; horietako bat Alexander Sorloth izatea nahi dute
 ©JON URBE / FOKU

Errepidean eta errepidetik kanpo irabazle

Beñat Mujika Telleria Ainara Arratibel Gascon

Txomin Perurena txirrindulari eta zuzendari ohia zendu da, 79 urterekin. 158 garaipen lortu zituen, eta mendiko maillota irabazi zuen Tourrean, lorpen askoren artean.
Alaveseko eta Eibarreko jokalariak nor baino nor gehiago ©Jaizki Fontaneda / Foku

Alaves izango da kanporaketa erabakigarrian

Ainara Arratibel Gascon

Arabarrek 2-0 hartu dute mendean Eibar, eta Levanteren aurka lehiatuko dira nor baino nor gehiago Lehen Mailara igotzeko. Igandean jokatuko da joaneko partida Mendizorrotzan. Luis Garcia Plazaren taldea eraoso aritu da, eta nahi baina ezin Garitanorena.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...