MUSEOKO HAINBAT PIEZA

2022ko urriaren 8a
00:00
Entzun
Pendoia, bandera. Bandera handien azpian jartzen zen bandera txiki bat da pendoia, Gerra Karlisten garaikoa. Voluntarios de la libertad- San Sebastian jartzen du, Gipuzkoan jende gehienak Karlisten alde egin zuelako oro har, baina Donostia liberala zelako. Gizartea nola aldatu zen erakusten du lanak: Antzinako Erregimenean ez bezala, gudak ideologikoak izaten hasi ziren, erlijiosoak izan beharrean.

Txalaparta. Euskal kulturako ikono bat da Remigio Mendibururen txalaparta, eta ikusgai dago museoan. Eskultoreak zurezko habeekin egindako lehen eskulturetako bat da, eta material horrekiko eta herri kulturako elementuekiko zuen interesa islatzen du.

Mikel Laboaren gitarra. Marisol Bastidak, Laboaren alargunak, dohaintzan eman zion gitarra museoari. Euskal kulturari buruz hitz egiteko tartea hartzen dute gitarra dagoen tokian: Frankismo amaierako debekuak azaldueta Ez Dok Amairu eta halako mugimenduak ezagutarazten dituzte.

'Le fil du temps'. Denboraren haria Esther Ferrer artista garaikidearen obra bat da, eta hurbiltzean ezer ere mugitzen ez dela dirudien arren, etengabe ari da hari bat goitik behera erortzen. Oharkabean pasatzen den denboraren joana irudikatzen du Ferrerren lanak, behera begiratzean ikusten baita zenbat hari pilatu den. Haria agortzean, beste bat jartzen dute museoan.

Lehorgailua. Erakusketa iraunkorrean sartutako azken pieza da Ibili euskal enpresako lehorgailua. 1950-1952. urte ingurukoa da pieza, eta etxe tresna ohikoa zen garai hartan. Gaur egun ia desagertuta dago, garbigailu-lehorgailua erabiltzen delako horren ordez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.