Mikele Landa.
LARREPETIT

8

2018ko martxoaren 8a
00:00
Entzun
Zortzi orduko lanaldia, zortzi ordu aisialdirako eta zortzi lotarako. 1980ko hamarkadan munduko herrialde askotanezarri zen denboraren kudeaketa hori langileriaren borrokaren fruitu. Bizitza kalitatearen hobekuntza nabarmena ekarri zuen ordura arte egiten zituzten asteroko 60 lanorduen ordez 40egiteak. Baina zortzian oinarritutako eguneko 24 orduen banaketa, oraindik ere, soldatapeko lanaren ostean gainontzekoa aisialdiari eskaini ahal diotenentzat dago soilik erreserbatuta. Zaintza eta etxeko lanak ez dira lehenengo zortzi horietan sartzen, eta emakumeon aisialdiari etalo orduei dagokien tartea xurrupatzen jarraitzen dute.

Gaur, martxoaren zortzian, kalkuluetan guztiok kontuan izango gaituen denboraren kudeaketa berri baten beharra aldarrikatzeko planto egitea erabaki dugu emakume askok. Balantzaren desoreka salatzeko. Aurtengoa desberdina izaten ari da, lehenengo aldia da horrenbeste emakumek greba egiten dugula gizonek guk utzitako hutsunea bete dezaten. Kalkula dezaten zenbatekoa den gure gain hartzera behartuta gauden arduren pisua.

Baina beste behin, ez gaude denok kalean. Paula Guerra aktibista Txiletarrak eldiario.es-eko artikulu batean (irakurri eta hausnartu beharrekoa) adierazi du zuriak ez izateagatik lan merkatu informalean paperik gabe lan egitera behartuta dauden emakume askok nahi izanda ere ezingo dutela gaur greba egin, deialdia beraien errealitatetik at dagoelako. Emakume zuriok pairatzen ez dugun zapalkuntza baten menpe daudelako, Afrofeminas elkarteak ere, barne eztabaida baten ostean, asteon erabaki du greba deialdiarekin bat ez egitea. Beraz, gaur planto egingo dugun emakumeok sistemaren oinarriak dantzan jarriko ditugu, seguru! Baina guztiok bat egin eta emakume ororen errealitateei erreparatuz borrokatu arte ez dugu guztiz mundua gelditu eta irauliko. Jarrai dezagun!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.