Hedoi Etxarte
LARREPETIT

Arvatov Iruñerrian

2018ko apirilaren 7a
00:00
Entzun
Urriko iraultzako langileek artista iraultzaileei esan zieten: «Guztia eman dizuegu zuei, artistei, nahi zenuten guztia, orain emaguzue guri nahi duguna. Eman afixak, eman posterrak, eta bestelako artelan erabilgarriak eta ulergarriak. Orain eta hemen. Une honetan bertan, denboraz larri gabiltzalako». Hala idatzi zuen Artea eta ekoizpena-n (1926) Boris Arvatovek (Arte y Produccion, Ediciones Asimetricas).

Maria Zalambanik azaltzen du Arvatovek eta produktibistek uste zutela: Bat: langileak bere baitan ditu bai antolatzailearen eta baita exekutorearen figurak. Bi: lanaren printzipioaren barruan sartzen da prozesu sortzailea eta eraldatzailea (ondasun materialen ekoizpena=ondasun artistikoen ekoizpena). Hiru: lanak eguneroko bizitza sortzen du, langile orok bere lantokiko ekintzekin baldintzatzen du bere existentzia. Lau: makina gizakiaren kolaboratzaile bat da, makinak edertasun berria dakarkigu.

Produktibismoaren ideologoa izan zen Boris Arvatov poloniarra (1896-1940). 1919an egin zuen bat alderdi komunistarekin. Bera esku artean desberdin entzuten da Txertaketa, Broken Brothers Brass Banden azken diskoa (Gaztelupeko Hotsak 2018). BBBBk ekarri duelako Arvatov Iruñerrira, Alzuzan barru. Arvatovek, metodologiaz idatzi zuen praktika artistikoak aurre egin behar diela lau arazo nagusiri.

Bat: teknika artistikoari (luxu komunala da BBBBren swinga, galdera-erantzunen jokoa, sintaxi sofistikatua). Bi: artearen kooperazioarekin (Broken Sisters, Vocal Assault Force, Africa Unite Brigade, Beat Salad, Iruñea NOLA?, Maig di gras, Sustraian Records). Hiru: artisten ideologiarekin. Lau: artearekin eta bizitzarekin (udal ikastola, traktoreak, Ebro, Ndiaye, Jean-Pierre).

Zortzi ereserki berri dauzka gure eskualdeak: agurretarako, ongietorrietarako, greba egunetarako, bularra zabaldu eta harro egoteko, zutik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.