Xabier Etxaniz Rojo.
Maratila

Ideiarik ez

2013ko maiatzaren 16a
00:00
Entzun
Gutxi falta da, ene azterketari maitea. Bederatzi egun barru, HABEk orri zuri bat emango dizu opari eta betetzeko eskatuko dizu. Gaia: kakatuaren ugalketa. Eta zuk beldurrak airean egingo diozu so orriari. Hirurehun hitz asko direla pentsatu duzu. Nola beteko? Zer idatziko? Zer kontatuko aztertzaileari gaiaz ideia putarik ere ez badaukazu?

Eta izerditan hasiko zara, maldizioka…

Ez duzu, baina, zertan kezkatu. Izan ere, gaurkoan idazlan txukun bat idazteko sekretua kontatuko baitizut. Doan eta musu-truk! Nire aholkuak praktikan jarriz gero, ez duzu inolako arazorik izango zorioneko azterketa gainditzeko. Adi egon, beraz!

Iritzi artikulu bat idazteko garaian iritzirik ez izatea izan ohi da onena. Kontraesana dirudi, baina ez da, ezta hurrik eman ere. Iritzirik ez izateak eskura jartzen dizkizu munduko iritzi guztiak: denak dira zureak, denak dira zuretzat. Aukeratu bat, eta defenda ezazu. Aukeratu bat, eta zeure egin ezazu. Sinets ezazu zurea dela —baina benetan sinetsi, ez egin plantak— eta koherentea izan zaitez. Azken batean, aztertzaileak gezurrik potoloena ere sinesteko prest baitaude, baldin eta ondo idatzita badago.

Egin ezazu Europako Batasunako ekonomialariek egiten dutena. Jakin, ez dakite krisitik nola atera, baina hamaika ideia eta proposamen helarazten dizkigute hilero: murrizketak han eta hemen, zergak gora eta soldatak behera…

Ideia putarik ez, baina zeinen ondo idazten duten, e!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.