EAEko Auzitegi Nagusiak legez kontrakotzat jo du Eusko Irratiko lansari murriztea

urtzi urkizu
2016ko ekainaren 21a
00:00
Entzun
EAEko Auzitegi Nagusiak legez kontrakotzat deklaratu du EITBko irratietako langileei 2010. urtetik soldatan egindako %5eko murrizketa hura. Horrela, berretsi egin du Espainiako Auzitegi Gorenak apirilean Euskal Telebistako langileen auzian ebatzi zuen erabaki bera. ELA, LAB eta CCOO sindikatuek jarritako salaketari—ondoren ESK-k ere bat egin zuen— erantzun dio EAEko Auzitegi Nagusiak, baina sententzia ez da behin betikoa, eta kasazio helegitea jartzeko aukera zabalik dago oraindik.

Soldata murrizketaren auziak 2010. urteko EAEko Aurrekontu Orokorren Legean du jatorria. PSE-EE zegoen agintean Eusko Jaurlaritzan, eta soldata %5 murrizteko neurria hartu zuen. Iazko uztailean, Espainiako Auzitegi Konstituzionalak murrizketaren kontrako epaia eman zuen.

EAEko Auzitegi Nagusiak soldataren murrizketaren inguruko sententzia eman ostean, ELA sindikatuak Jaurlaritzari eskatu dio Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako sozietate publikoetako langileen soldatetan egindako %5eko murrizketa «berehala» indargabetzeko, eta milaka langileri egindako diru kaltea konpontzeko.

Ekainaren 10ean, Euskadi Irratiko, Radio Euskadiko eta Radio Vitoriako langileek bi orduko lanuzteak egin zituzten auziagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.