EHZ festibala kantuz hasi da

EHZ festibalak ireki ditu bortak. Osagarri pasea zorrotz kontrolatzen aritu badira ere, ez du eragozpenik sortu. Laguntzaileek muntaketa lana tenoreko bukatu dute eta festibalariek ez dituzte usaiak galdu. Eraso sexisten kontrako protokoloa martxan ezarri du lehen aldiz Brigada Ubelak.

EHZ festibala batzarri egiten hasi zaie kanpalariei. Osagarri paseak ez ditu trabak eragin sarreran. PATXI BELZAITZ.
Ainize Madariaga
Irisarri
2021eko uztailaren 3a
00:00
Entzun
Dardaran hasi da Irisarriko (Nafarroa Beherea) zola. Osagarri neurrien kontrol zorrotzek sarrerako bortak hertsitu badituzte ere, ez dio eragin giroari. Hainbertze laguntzaileren eskuk zizelkaturiko elkartasuna monumentala da, eta antolaketa bere saltsan. Ezagun da mende laurdenez ondu dutela festibala.

Bi pentze erraldoik parkinaren rola hartuko dute hiru egunez. «To! Adio! Ontsa?», entzuten da usu: buruz burukako harremanetan pandemiak zulatu duen arroilaren sendagarri.

Deskodifikatzen zailak direnfigurakdesfilatzen ari dira parkinetik sarrera nagusira: kanpatzeko puskez mukuru beteak baitituzte besoak.

Ez da buztanik: osagarri pasearen kontrolatzeko neurri zorrotzek ez dute antolaketa ahuldu. Test antigenikoa, PCR froga, txertoen ziurtagiria edo COVID-19a bildu izanaren frogagiriak QR kodearen bidez egiaztatzen dituzte, sartzea kolapsatu gabe.

Txarteldegitik kanpalekura sar daiteke berehala. Harrik eta Ibonek EHZren abiatzea irudikatzen dute; begitartean nabari baitzaie azpiegituraren arrangurarik ez dutela. Goiz etorri dira, dena prest dute. Berez, bederatzi laguneko taldea da, bezperan juntatu dira Elizondon (Nafarroa). Leitzatik bizikletez joan baitira, eta handik, egun autoz. EHZ zale amorratuak dira. Harri autonomoa da eta festibalera dator oporretara, arras aspalditik. «Hasmentan, kartelarengatik etorri nintzen. Baina gero flipatu nuen: hemengo filosofia. Nafarroa Garaikoa izanda, baso berrerabilgarriena oraindik ez zen ailegatu, 0 kilometro manera horretan elikatzearena, konpostarena... Horrek guziak engantsatu ninduen. Kontzertuak badaude, baina gero nola antolatzen den, nola zaintzen den ingurua... Plazera ematen du!». Plazara buruz segitu dute, zintzurra bustitzera. Martta Irigoien gurutzatu dute, zakar poltsak banatzen ari da; brigada berdeko arduraduna da, hiru egunez. Lan taldean dozena bat Donostiako pirata ditu, lau oreneko txandak egiteko prest. Gunearen garbitasuna dute xedea: «Komunen zainketa, zerra zahia, lurraren txukuntzea goiz eta arratsez, plastika eta zigarrokinak biltzea...». Jendeer banatzen dituzten poltsa gorriak birziklatzeko hondakinak sartzeko da, beltzak berriz, errefusarentzat. Gomita umorez luzatu du: «Jendeajin dadila bestaren egitera txukun-txukun!». Beheiti segitu du, lanpeturik.

Ez da gune handienean sartu: Pentzean. Oraino ez baita bertako programazioa abiatua. Erdigunea jendez soildua da, ezinezko irudia bilakatuko da laster.

Alta, muturretako karpek mugimendua aterpetzen dute. Miren Irungarai eta koordinatzen duen taldea lanean baina lasai ikusten dira, egoera kontrolpean, milaka ahori jaten emateko aiduru. 600 ogitarteko eginen dituzte, taloak, irriza... 10-15 lagun dira: «Normalki dena ongi pasatuko da. Jendea hor da eta janaria ere bai».

Urte osoan kalkulatu dituzten kopuruak heldu dira, eta kudeatubehar izan dituzte, karpa zuriari, kea dario. Inguruko etxaldeetako haragi eta barazkiek ekarri dute kolorea: «Mozkinak ahal bezain bat tokikoak dira; ogia Irisarrikoa da, artekia ere bai, barazkiak... EHZko balioetan da hori», gehitu du Irungaraik.

Chili con carne irriza eta haragia dastatzera deitu ditu festibalariak: «Biziki ona egiten dugu, zatozte dastatzera, tomatea, haragia, biper morroa, espezieak... Beroa jaten da. Gure produktu magikoa da!».

Saihets batean, karpa

ttipiago baten pean Brigada Ubeleko kideak solasean ari dira. Muntaketa hasi denez geroztik, sentsibilizazio lanetan dabiltza, laguntzaileek jakin dezaten EHZren lehen protokoloa zertan datzan, eraso sexistak kudeatu ahal izateko. Hiru maila dauzka: lehenean, eraso arinak dira; txiste matxistak, adibidez, erasotzaileari abisua egiten zaio. Bigarrenean, txiste matxistak eta begirada setatiak gertatzen direlarik, festibala bost minutuz etengo dute, sirena bati esker jende guziari jakinaraziz. Hirugarren mailan kasu larriak lirateke, bortxaketa, konparazione. Kasu horretan, festibala bertan behera utziko lukete.

Nahi duen orok har dezake txapa ubela, zeinak norbera arduradun egiten baitu: «Ez da bakarrik brigada ubelen arazoa, denena baizik», nabarmendu du Ainhoak. Horrela, erasotuak jakinen luke babesa nori eska. Kimak gehitu du: «Matxismoa bada ere lehen lerroan, guk edozein eraso hartzen dugu; mutiko bat berdin berdin eraso baitezakete». Plazan hasi dira bozgoragailuak dardaran Olatz Salvadorren bozari esker. Getariatik (Gipuzkoa) etorri da Ander, hiru haurrekin: Nogen ikustera, zuzenean ez baitute sekulan ikusi. Bihar, Ander bakarrik itzuliko da, laguntzaile gisa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.