ETBren lan gatazkak Madrilen epaituko direla salatu dute

urtzi urkizu
2018ko apirilaren 11
00:00
Entzun
Euskal Telebistako langile batzordeak salatu duenez, EITBko zuzendaritzak baztertu egin ditu EAEko Auzitegi Nagusiaren eskumenak, eta hemendik aurrera lan gatazka kolektibo guztiak Madrilgo Auzitegi Nagusiak epaitzearen aldeko apustua egin du. «Aitzakia Madrilen eta Bartzelonan dauden berriemailetzetan oinarritu dute. Hots, argudiatu dute lan zentroak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo izateagatik, herrialde horretan ordezkaritzarik ez duen sindikatuak ezin duela gatazka kolektiborik aurkeztu».

Bestalde, EAEko Auzitegi Nagusian sindikatuek informazioak jasotzeko eskubidearen inguruko epaiketa hasi da. ETBko langile batzordeak 37 informazio mota jasotzeko eskubidea eskatu du; tartean dira kontratazioen datuak, azpikontraten eta ekoizpen etxeen inguruko informazioa eta datu ekonomikoak. «Langileon aldeko epaia izanez gero, tresna garrantzitsua edukiko dugu ETBn prekaritateari eta iluntasunari aurre egiteko», esan du langile batzordeak. «Kontran ateraz gero, txiringito publikoa nahieran kudeatzea errazago izango du Sabin Etxeak».

EITBko administrazio kontseiluko kideei gaia formalki lantzeko eta jarrera adierazteko eskatu die langile batzordeak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.