Albistea entzun

Besterik ez genuen behar!

Imanol Ibero Azkarate - EHNEko Nafarroako, presidentea

2017ko otsailak 17

Ez Sorian, ez Nafarroan, ez Europan, ez inon. Ez dugu 20.000 esne-behietako makroindustriarik nahi. Soriako Noviercas herrian ezarri nahi duten industria honek 726 lanpostu suntsituko ditu estatuan. Hego Euskal Herrian esne ekoizpena ogibide duten 528 baserri desagertuko dira munstro honek bizia hartzen badu. Gure lehen sektorearen adierazgarri den lurrari lotutako nekazaritza ereduaren amaiera izango da.

Europako Batasunak 2015ean esne kuoten sistema bertan behera utzi zuenetik egora zaila bizi du sektoreak. Ordutik abeltzainak merkatuaren gorabeherak jasan behar izan dituzte, zenbait industriaren txotxongilo bilakatu dira: orain esnea jasoko dietela esaten diete, ondoren ezetz, ekoizpen kostuak betetzen ez dituzten prezioak ordaintzen dizkiete, eta, azkenean, beraien esnea ez dutela behar esaten diete, hala baserriak ixtera behartuz. Kuoten sistema desagertu zenetik estatuan 1.000 ustiategi baino gehiagok esnea ekoizteari utzi diote. Baserri gutxiago badira ere, ekoizten den esne litro kopuruak ez du beherakadarik izan. Hego Euskal Herriko hainbat herrietan ekoizpenera bideratutako baserriak izan beharrean, geroz eta handiagoak diren ustiategietan kokatzen ari da egun esne ekoizpena.

Nafarroako Valle de Odieta kooperatibak sortu nahi duen proiektuak, Noviercas herrian 20.000 esne-behiko industriaren sorreran du oinarria. Euskal Autonomia Erkidego guztian ere ez daude hainbeste behi, 2015ean 19.968 ziren, Nafarroan 25.000 inguru dira. Noviercasen 179.740.0000 litro esne ekoiztuko dira. Industria horrek egunean 4 eta 6,36 milioi ur beharko ditu, uraren hornikuntzan arazoak dituen eskualdean, eta urtean 368.000 tona zabor sortuko ditu. Nora joango da hori guztia? Nor da horren onuraduna?

Euskal Herriko esne sektorearen argazki bat egiten badugu herrialdeko hainbat txokotan, herri txikietan, horietariko asko mendi ingurunean, kokatutako baserriak ikusiko ditugu, bertan familiako kide denak lan eginez. Beraiek lanpostuak galtzen badituzte, herri txikiek biztanleak galduko dituzte eta horrek herrialde guztiaren garapenean izango du eragina. Baserririk gabe ez dago etorkizunik landa ingurunean.

EHNEk makroindustria honen ereduaren aurkako jarrera garbia erakutsi du, ez baita ez bideragarria, ezta jasangarria ere. Ez ditugu proiektu honen bultzatzaileek dioten moduan «amerikar estiloko esne fabrikak» behar. Beti defendatu dugu familia ereduko ustiategien eredua, lurrari lotuta eta kalitatezko elikagaiak ekoizten dituzten baserritarrak behar ditugu, beraiek baitira landa inguruneko ekonomia zein bizitza mantentzen dutenak. Bide horretan jarraituko dugu borrokan, Valle de Odietak Noviercasen (Euskal Herritik oso gertu) sortu nahi duen proiektu hau bertan behera geratu dadin.

Bide hori, ordea, abeltzainek ezin dute bakarrik egin. Gizarteak jabetu behar du eredu horretako industriek lanpostuak suntsitzen dituztela, lurra eta ura bereganatzen dituztela, eta, azken finean, esne sektorea tragatzen dutela. Frantzian 1.000 esne-behiko ustiategiko esnea inork edan nahi ez izatea lortu dute. Hemen, guk, esne hori edan nahi al dugu? Esne fabrika honek ateak zabaltzea baimentzen badugu, gure seme-alabek ez dute gogoratuko esne-behiek ze itxura duten, eta, are gutxiago, larreetan izaten direla. Ez dute jakingo esnea ez datorrela tetrabriketik.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Arrosarioa
 ©BERRIA

Garai konplexuei aurre egiteko kazetaritza bat

Beatriz Zabalondo - BERRIA Taldeko lehendakaria / Martxelo Otamendi - BERRIAko zuzendaria

Iaz BERRIA Taldeak egindakoaren errepasoa duzu hau. Kazetaritza da gure eginkizuna, euskarazko kalitateko kazetaritza; erreferente informatiboa izatea helburu. Beraz, hortik hasi dugu errepasoa, gero arlo ekonomikoari, komunitateari eta erronka berriei leku egiteko.

Irautea iraultzea denean

Estitxu Garai, Naiara Pinedo eta Zuriñe Rodriguez

Zure ahotsa errazago zapaltzea, moztea. Ostean datorren gizonak zure iritzia gutxiestea. Gizonen maiztasuna handiagoa izatea. Gizonak finkoak izatea, zu aldakorra. Mahaiko emakume bakarra izatea naturalizatzera iristea. Zure hitzei ez entzunarena egitea, beti euren artean elkarri erreferentziak egitea.

Zuretzat bihotzez, Elizabeth Hadley

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...