Eneko Bidegain BERRIAren eta Goienaren ereduez aritu da Japonian

urtzi urkizu
2016ko ekainaren 14a
00:00
Entzun
Eneko Bidegain Mondrago Unibertsitateko ikus-entzunezko komunikazioko irakasleak BERRIAren eta Goiena taldearen ereduez eta haien balio sozialaz hitzaldia eman zuen atzo, Japoniako Fukuoka hirian, ICA Nazioarteko Komunikazio Elkarteko konferentzian. 66. aldia da konferentzia hori egiten dutena, aurten Comunicating with Power izenburupean (Komunikatzen indarrarekin).

ICA elkarte akademiko bat da, komunikabideen gizaki ikuspegia ikertzen, irakasten eta aplikatzen duten adituez osatua. Ameriketako Estatu Batuetako ikerlari gutxi batzuek sortu zuten, eta gaur egun 80 herrialdetako 4.500 kidek osatzen dute.

Mondragon Unibertsitateko irakasleak —ingelesez— BERRIAk eta Goienak euskararen normalizazioan egin duten eta egiten duten lana nabarmendu zuen. Euskal kultura sustatzeko duten egitekoa ere aipatu zuen, eta adibide moduan jarri zuen BERRIA Taldeak euskarazko musikaren inguruan duen Badok atari digitala. Hitzaldian, batez ere euskarazko bi egunkariak nola sortu ziren eta bi enpresa ereduen berezitasunak aztertu zituen Bidegainek. Bi hedabideen balio soziala ere aipatu zuen; haren ikerketa baten arabera, laguntzan emaniko euro bakoitzeko 9,2 euro sortzen dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.