Albistea entzun

Elkarrekin Podemosek Maite Iturberen dimisioa eskatuko du

Urtzi Urkizu -

2018ko martxoak 7

Elkarrekin Podemos taldeak atzo iragarri zuen legez besteko proposamen bat erregistratuko duela, Maite Iturbe EITBko zuzendari nagusiaren dimisioa eskatzeko. Eukene Arana legebiltzarkideak eta Andeka Larrea Elkarrekin Podemoseko komunikazio idazkariak nabarmendu zuten astelehenean legebiltzarrean Iturbek ez ziola galdera bakar bati erantzun nahi izan, eta haren kudeaketak «porrot» egin duela.

Lege proposamen bat ere aurkeztuko du taldeak, EITBren Sorrera Legearen 9. artikulua aldatzeko, «modu horretan administrazio kontseiluko kontseilariek bere lana garatzeko garrantzitsuak diren gaiak eztabaidatu eta bozkatu ahal izan dezaten, eta kontseiluak kontu eskeak egiteko aukera izan dezan».

Legebiltzarreko lantaldea

Elkarrekin Podemoseko ordezkariek esan zuten badela garaia Iturbek EITBren erreformarako lantaldearen atzean ezkutatzeari uzteko. Lantalde horrek bilera egin zuen astelehenean legebiltzarrean, eta apirilean soziometroa abian jartzea adostu du —inkestak egingo dituzte EITBko hedabideen inguruan—. Iazko martxoaren 20an osatu zuten talde hori, baina pauso txikiak eman ditu hilabeteotan erreformarako bidean.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

 ©MONIKA DEL VALLE / @FOKU

«Euskaraldia oso neorrealista da»

Urtzi Urkizu

ETB1ek 'Dailobit' saioaren bigarren atala emango du gaur, Euskaraldian izandako bizipenekin. Rutak Leire Palaciosekin batera aurkezten du programa. «Naturaltasunez agertzen saiatzen naiz».
Filip Albor, Amaia Karrere eta Arantxa Hirigoien, <em>Ttinka</em> disko-liburuaren egileak. ©MATHIEU HARANBURU/ BELARRI

«Ikusi dut gauza gutirekin anitz pasarazten ahal dela»

Ainize Madariaga

'Ttinka' disko-liburua plazaratu du Hirigoienek, Filip Albor eta Amaia Karrerekin batera.Ttipitik «on» denez kantuak eta ipuinak euskaraz entzutea, haurren beharretara egokitu dute obra.
Jon Zabaleta, HernaniKomik azokan emandako Joseph Camino saria eskuetan duela. ©JON URBE / FOKU

«Marrazteak goizero jaikitzen laguntzen dit»

Enekoitz Telleria Sarriegi

Trazu ezberdin asko dituen bineta erraldoi bat da Zabaletaren bizitza, marrazkiz zirriborratu duena. Hernani bere jaioterrian saritu dute, eta euskal komikiari egindako ekarpena aitortu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...