Liverpoolek 4-0 irabazi du, eta Txapeldunen Ligako finala jokatuko du

Julen Etxeberria.
2019ko maiatzaren 8a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Handia egin zuen atzo Liverpoolek, buelta eman ziolako etxean Bartzelonaren Txapeldunen Ligako finalerdietako kanporaketari. 4-0 irabazi zuen, eta ezerezean utzi zuen Kataluniako taldeak joanekoan lortutako hiru golen aldea. Horri esker, bigarrenez jarraian jokatuko du finala. Gaur jakingo du noren aurka ariko den: Ajax edo Tottenham. Herbeheretarrek 0-1 irabazi zuten joanekoan. Gaur etxean jokatuko dute.

Origi eta Wijnaldum izan ziren Bartzelonaren borreroak: Origik sartu zuen lehen gola, 7. minutuan, Wijnaldumek hurrengo biak, 54. eta 56.etan, eta Origik azkena, 79.ean. Bartzelonari iazko bera pasatu zaio: kareletik bota du patrikan zuen sailkapena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.