Bigarren Mundu Gerra espaziotik ikusgai, gaur, DMAX katean

urtzi urkizu
2018ko apirilaren 3a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
DMAX kateak —lurreko telebista digitalean doan ikusten da Hego Euskal Herrian— La Segunda Guerra Mundial desde el espacio dokumentala emango du gaur, 22:30ean. Bi orduko iraupena du lan horrek, eta gerra beste ikuspegi batetik ezagutzeko aukera emango du: estratosferaraino altxatuko du begirada. Horretarako, animazio digitaleko teknologia berritzaileenak erabili dituzte.

Bigarren Mundu Gerran garrantzitsuak izan ziren gertakizunak azalduko dira dokumentalean, irudiak garaiera handitik hartuta, eta, modu horretan, gatazkaren aldiberekotasuna erakutsiko dute. Pearl Harborren japoniarrek egindako erasoa, aliatuen Normandiako lehorreratzea eta estatubatuarrek Hiroshiman eginiko erasoa agertuko dira.

Gainera, Bigarren Mundu Gerrako beste pasarte batzuk ere ikusi ahalko dira: Ingalaterrako bataila, Stalingradeko setioa eta AEBetako tropen porrota Rommelen soldaduen aurrean Afrikako iparraldean. Azken bataila hori erakusteko, hiru dimentsioko mapa bat osatuko dute, eta bertan erakutsiko dute nola gelditu ziren harrapatuta estatubatuarren gudu orga korazatuak.

David Kennedy eta Richard Overy historialariek parte hartu dute dokumentalean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.